NEREBY Edukiontzia, naturala
Nola lortu
NEREBY serieari esker, toki gehiago izango duzu sukalde-gainekoan eta gauzak eskura izango dituzu. Tindatu eta zuritu gabeko kalamuaren eta kotoiaren arteko nahasketa iraunkorra da, eta daukan edertasun landatarrak luzaroan mantentzen du.
Produktuaren xehetasunak
Erabili NEREBY errailarekin batera gauzak behar dituzun tokian bertan gordetzeko eta sukalde-gainean toki gehiago izateko.
Kalamua zuntz naturala da, eta oso egokia da ehunezko produktuak egiteko. Landareak ur gutxi behar du hazteko eta luzaroan irauten duten ehun-gai eder, leun eta kutsu landatarrekoak egin daitezke horrekin.
Charlie Styrbjörn
Neurketak
- Zabalera: 8.5 cm
- Sakonera: 8.5 cm
- Altuera: 23 cm
- Gehienezko pisua: 2 kg
- Bolumena: 11 dl
Bezeroen iritziak
Materiala
Zer da kotoia?
Munduko zuntz natural preziatu eta erabilienetako bat da kotoia. Kotoizko ehunak leunak eta iraunkorrak dira, eta tenperatura altuetan garbitu daitezke. Arnasten eta hezetasuna xurgatzen apartak dira. Hori dela eta, gorputzetik hurbil izatea atsegina da. Gaur egun, gero eta kotoi birziklatu gehiago erabiltzen dugu IKEA-n, eta erabiltzen dugun kotoi berri guztia pestizida, ongarri eta ur gutxiagorekin landu eta ekoitzi dela ziurtatzen saiatzen gara.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
NEREBY seriea diseinatzean, biltegiratze-sistema adimendun bat sortu nahi izan nuen, sukaldeei, askotan biluzi eta angelutsuei, berotasuna eta leuntasuna eskaintzeko. Sukalde tradizionaletan, landetan eta itsasontzietan inspiratu nintzen, eta material zintzo eta jasangarriak aukeratu nituen, kalamua kasu. Gauzarik deigarriena, ziur asko, metala, zura eta oihalaren nahasketa da, produktuak bakunak eta zuzenak bihurtzen baititu. Espero dut jendeak beren sukaldeetan osagarri xarmangarri hauek estimatuko dituela.