Musikak ez du sekula itxura hobea izan! NATTAD Bluetooth bozgorailuak etxe barrurako dekorazioa eta soinua ederki konbinatzen ditu. Hautatu nabarmena den edo nabarituko ez den kolorea eta bete etxea musikaz di-da batean.
Produktuaren xehetasunak
Bluetooth bozgorailu hau erabilerraza da eta soinu garbi eta indartsua NATTBAD bozgorailu gehiago gehituz hobe dezakezu.
Zure gogoko musika edo podkasta beti entzuteko aukera ematen dizu; behar duzun guztia zure telefonoa, ordenagailua edo beste Bluetooth gailu bat da.
Soinuak zure umorea eta etxeko giroa alda ditzake, podcastak eta audioliburuak familiarekin entzutean edo lagunekin afaldu bitartean musika entzutean jendea elkartuz.
Bozgorailu anitzeko moduari esker, hainbat NATTBAD bozgorailuetara konektatu ahalko zara; era horretan, abesti berdina hainbat bozgorailuetatik entzun ahalko duzu.
Spotify Tap funtzioak gustukoen duzun musika erraz erreproduzitzen laguntzen dizu. Besterik gabe, sakatu botoia eta musika utzitako lekutik erreproduzituko da!
Spotify Tap funtzioak abestiak jartzen ditu ere entzundakoen historiaren arabera, musika berria ezagun dezazun. Sakatu botoia berriro abesti ezberdina entzuteko!
Jon Eliason
Informazio erabilgarria
Erreproduzitzen ari zaren gailuko soinu-ezarpenek eragin handia izan dezakete bozgorailutik datorren soinuan. Egiaztatu ezarpenak gehien gustatzen zaizun soinu-esperientzia lortzen duzula ziurtatzeko.
Gailuaren eta konektatutako bozgorailuaren arteko distantzia egokia alda daiteke hormen eraikuntzaren arabera. Interferentziarik gabe, distantzia gutxienez 10 m-koa da.
Bozgorailu-anitzeko moduan erabiltzen dituzunean, bozgorailu nagusiaren eta beste bozgorailuen artean egon daitekeen distantzia gutxienez 10 m-koa da interferentziarik gabe.
Bozgorailu-anitzeko modua erabiltzen baduzu, ziurtatu erreproduzitzen ari zaren gailua konektaturik zauden bozgorailu nagusitik eskura duzula.
Hondakin berezi gisa tratatu beharko da. Jarri harremanetan tokiko agintariekin informazio gehiago lortzeko.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Oinarria/ NOTRANS:
- ABS plastikoa
- Oihalezko zorroa:
- 100 % poliesterra
- NOTRANS:
- silikonazko kautxua
Zainketa
Garbitu zapi heze batekin.
Garbitu ondoren, lehortu zapi leun batekin.
Segurtasuna eta betetzea
Muntaketa eta dokumentuak
Aholkuak eta zaintzeko argibideak
NATTBAD Bluetooth bozgorailua906.016.05NATTBAD Bluetooth bozgorailua906.016.05Adostasun Aitorpena
NATTBAD Bluetooth bozgorailua906.016.05Neurketak
- Sakonera: 9.2 cm
- Altuera: 17.9 cm
- Zabalera: 12.3 cm
- Kablearen luzera: 2 m
Bilgarriak
NATTBAD
Produktu-zenbakia906.016.05- Zabalera: 14 cm
- Altuera: 10 cm
- Luzera: 23 cm
- Pisua: 1.21 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"NATTBAD Bluetooth bozgorailua diseinatu nuenean, irrati zaharren itxura bozgorailu moderno baten funtzioekin konbinatu nahi nuen, eta etxeko gune sozial bihurtu. Garai batean familiak irratiaren inguruan biltzen ziren bezala, espero dut gaur egungo familiek gehiago konektatu ahal izatea musika, podcastak edo audioliburuak elkarrekin entzunez. Ideia da bozgorailuak barnealdeko xehetasun dotoreen eta erabiltzeko erraza den teknologia modernoaren nahasketa bat izatea".








