10 urteko bermea
Laneko eremuak bereizteko edo gela barruan beste gela bat sortzeko sistema malgua. Jarri egituran apalak zure enpresari buruzko gauzak erakusteko edo artxibategiak, liburuak edo bulegoko hornigaiak gordetzeko.
Produktuaren xehetasunak
10 urteko bermea du. Baldintzei buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu berme-liburuxka.
Lanean erabiltzeko egokia.
Apal mugikorren soluzio hau ezin hobea da laneko eremuak bereizteko edo bilera edo tailerretarako gune bat sortzeko.
Tamaina handiko lau apal gauzak erakusteko edo artxibagailuak, liburuak, bulegoko hornigaiak eta antzekoak gordetzeko. Igotako ertzei esker, gauzak ez dira eroriko.
LED argiztapen-zerrendekin osa daiteke giroa areagotzeko eta arreta bistan dauden elementuetara bideratzeko.
Gurpiltxoekin egiturak erraz mugi ditzakezu behar den tokira. Blokeatu egin daitezke, egitura tokian finko geratzeko.
Erabiltzen ez dituzunean, egiturak bata bestearen ondoan jar ditzakezu, toki gutxi hartzeko.
Informazio erabilgarria
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
NOTRANS, Poliester-hauts estaldura
Zainketa
Garbitu zapi heze batekin.
Egiaztatu aldizka finkapenak estu lotuta daudela eta beharrezkoa bada berriz estutu.
Segurtasuna eta betetzea
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
MITTZON Marko gurpilduna105.286.33MITTZON Apala gurpildun egiturarako005.286.38Neurketak
- Zabalera: 85 cm
- Altuera: 205 cm
- Sakonera: 50 cm
Bilgarriak
MITTZON
Produktu-zenbakia105.286.33- Zabalera: 16 cm
- Altuera: 6 cm
- Luzera: 199 cm
- Pisua: 12.77 kg
- Paketeak: 1
MITTZON
Produktu-zenbakia005.286.38- Zabalera: 40 cm
- Altuera: 7 cm
- Luzera: 80 cm
- Pisua: 3.10 kg
- Paketeak: 4
Bezeroen iritziak
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Enpresa askok moldakortasuna bilatzen dute bere planoetan, lankidetza-gune desberdinak handitu, murriztu edo sortzeko. Horrek MITTZON gurpildun-egitura sortzeko inspiratu ninduen, osagarri hauekin egokitu daitekerna: pantaila akustikoa, arbel zuria, iragarki-taula, apalak, loreentzako ontziak, kable-kaxa eta arroparako barra. Espazioak zatitzea, bilera-guneak sortzea, karpetak, landareak edo arropa gordetzea... Aukerak amaigabeak dira".







