METOD Armairu altua, beltza grisa, 60x60x220 cm
Nola lortu
Bildu 19 puntuekin.
Zure iritzia alda dezakezu
METOD sukaldeko sistemarekin zure ametsetako sukaldea diseinatu ahal izango duzu barrutik eta kanpotik. Konbinatu armairu hau antolatzaile egokiekin eta txukun eta eskura izango dituzu elikagai lehorrak, etxetresna elektrikoak eta garbiketa-produktuak.
25 urteko bermea

Armairu altuari esker, elikagai lehorrak gordetzeko despentsa bat izango duzu, eta ondorioz, oinarrizko elikagaiak etxean eta eskura izan ditzakezu.
Sukalde-antolatzaileei esker, armairuak gai desberdinak gordetzeko molda ditzakezu, garbiketa-produktuak edo ehunak, esaterako. Edo jaki-toki bihur dezakezu MAXIMERA tiraderen laguntzarekin.
Produktu honek sukaldeko eguneroko erabileraren eskakizun handiak jasan ditzakeela ziurtatzeko, sakonki probatu da.
18 mm-ko lodierako egitura egonkor honek melaminazko gainazal bat du, erraz garbitzen dena eta hezetasuna eta urradurak ongi jasaten dituena.

Bezeroen iritziak
Lotutako produktuak
Arakatu aukera gehiago
Zuretzat gomendatua
Materiala
Zer da partikulazko ohola?
Partikulazko ohola birziklatutako zurarekin eta zerrategietako soberakinekin egina dago; horrela, zurezko pieza okerrak, zur-txirbila eta zerrautsa baliabide bihurtzen dira eta ez dira zuzenean baztertzen. Oholak erabiltzen ditugu apalategiak, oheak, sofak eta sukalderako egiturak egiteko. Higaduratik eta hezetasunetik babesteko, berniza, txapak edo xaflak erabiltzen ditugu, altzarien itxura areagotuz aldi berean.
Funtzionaltasuna
Sukaldea eraikitzeko kuboak
METOD markoek zure sukalde berriaren oinarria eskaintzen dute. Aukeratu zabalera askotako beheko armairuen, hormako armairuen eta armairu altuen artean. Hormako armairuak eta armairu altuak ere altuera desberdinetan daude eskuragarri. Izkina bat erabili nahi baduzu, aukeratu barruko gauza erraz eskuratzeko karrusela duen izkinako armairu bat. Labe bakarreko edo bikoitzeko marko bereziak ere badaude. Labea lan egiteko altuera erosoan eduki nahi baduzu aproposa. Osatu UTRUSTA, UPDATERA eta VARIERA barruko hornidura praktikoekin.





