



MEHAMN Ate lerragarriak, 2 un, aluminioa bi aldeak/gris iluna beix grisaxka, 150x201 cm
Nola lortu
10 urteko bermea
Ate honek ezin hobeki ematen du akabera bereko PAX markoekin. Itxura garbi eta sinplea abantaila bat da, gelako beste biltegiekin erraz konbina dezakezulako.
Produktuaren xehetasunak
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Ate lerragarriek leku gehiago uzten dute altzariak jartzeko, ez baitute lekurik hartzen irekita daudenean.
Leunki ixten den mekanismoa errailetan integratuta dago, eta ateak errailetan irristatzean harrapatzen ditu; horrela, astiro, isilean eta leunki ireki eta ixten dira.
Ate lerragarriek ez dute eskulekurik ezta heldulekurik behar, denboragabeko estiloa dute eta beste estilo batzuekin bikain ematen dute.
Panelak trukagarriak dira armairuaren estiloa aldatu ahal izateko armairu berri baten prezioa ordaindu gabe.
Itxura aldatzeko panelari buelta eman diezaiokezu: alde bakoitzak akabera desberdina dauka. Akabera bakarra erabili dezakezu edo bat baino gehiago konbinatu.
Ate honek ezin hobeki ematen du akabera bereko PAX markoekin; hala, erraz konbinatu ahalko duzu gelako gainerako elementuekin.
Informazio erabilgarria
Bi pertsona behar dira muntatu ahal izateko.
Sabaiak 205 cm-ko altuera izan behar du gutxienez.
75 cm-ko zabalera duten PAX armairuaren bi egiturekin konbinatu.
Konbinatu PAX armairu-sistemekin.
Ate lerragarrietarako burdineria eta estaldura-listoiak barne.
Produktua birzikla daiteke edo energia berreskuratzeko erabili, zure komunitatean halakorik badago.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
Aluminioa (gutxienez % 70a birziklatuta), Anodizatua
NOTRANS, Paperezko xafla
Zainketa
Garbitu uretan hezetutako zapi batekin edo beirak garbitzekoarekin.
Lehortu zapi garbi batekin.
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
Aholkuak eta zaintzeko argibideak
MEHAMN Lau paneldun ate lerragarriak705.109.08Desmuntatzeko argibideak
PAX Lerragarrietarako 2 egitura+erraila104.581.83Neurketak
- Zabalera: 150 cm
- Altuera: 201 cm
- Unitate integratuaren sakonera: 8.0 cm
- Lodiera: 2.3 cm
Bilgarriak
PAX
Produktu-zenbakia104.581.83- Zabalera: 25 cm
- Altuera: 7 cm
- Luzera: 204 cm
- Pisua: 13.91 kg
- Paketeak: 1
MEHAMN
Produktu-zenbakia705.109.08- Zabalera: 49 cm
- Altuera: 2 cm
- Luzera: 82 cm
- Pisua: 5.30 kg
- Paketeak: 2
Bezeroen iritziak
Funtzionaltasuna
Muntatzeko errazagoa eta azkarragoa
Denbora erdia, torloju herena eta lanaren zati txiki bat. Hauxe da PAX armairuetarako panelak dituzten ate lerragarrien eraikuntza eguneratzearen ondorioa. Alderik handiena orain, lehendabizi, armairuan atearen markoa zintzilikatu behar duzula da, gero panelak muntatzeko. Gainera, hortan lanean ari ginela, leunki ixteko funtzioa gehitu genion eta eraikuntza osoa arindu genuen materialak aurrezteko eta biltegiratzeko leku gehiago libre uzteko. Errazagoa, azkarragoa eta hobea!


