Saltatu

MÅLA Koloretako arkatza, askotariko koloreak

3,99€/10 pack

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

MÅLA serieak zure haurrak behar duen guztia du bere sormena lantzeko. Margotu, moztu, marraztu... Kontua da ondo pasa dezala eta mundua bere imajinazioarekin esplora dezala. Mugarik gabe!

Produktu-zenbakia704.565.86

Produktuaren xehetasunak

Arkatzak uretan disolbatzen dira; beraz, pintzel baten laguntzaz, zure seme-alabek koloreak nahasiko dituzte beren marrazkietan, askatasun osoz sortuko dute.

Arkatzen tamaina umeek zailtasunik gabe marraz ditzaten aproposa da

MÅLA serieko produktu guztiak ez-toxikoak dira. Zeu bezainbeste arduratzen gara etorkizuneko artisten osasunaz.

Sormenak erlaxatu eta kontzentratu egiten du; ezin hobea da eskola eta jardueren egun luze baten ondoren.

Diseinatzailea

S Fager/C Tubertini

Produktu-zenbakia704.565.86

Informazio erabilgarria

Hainbat koloretako 10 arkatz, zorrozkailu bat eta pintzel bat ditu.

Arkatz hauek ezaba ezin daitezkeen orbanak uzten dituzte gainazal eta material gehienetan. Hala ere, gunea berehala orbanak kentzeko likidoz garbitzeak emaitza onak eman ditzake.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

NOTRANS:
Pinu trinkoa
NOTRANS:
Polistirenozko plastikoa
NOTRANS:
Altzairua, galbanizatua
NOTRANS:
Urki trinkoa
NOTRANS:
Poliamidazko plastikoa
NOTRANS:
Aluminioa

Segurtasuna eta betetzea

OHARRA: Itotzeko arriskua. Pieza txikiak. Ebakitzeko arriskua. Ez da egokia 4 urtetik beherako umeentzat.4 urte gorakoentzat egokia.Gure pinturek eta arkatzek ASTM-D4236 arauaren baldintzak betetzen dituzte. Arau horrek bermatzen du substantzia kaltegarriak izan ditzaketen material artistikoak seguruak direla aurreikusitakoaren arabera erabiltzeko.Produktu honek CE ziurtagiria dauka.

Muntaketa eta dokumentuak

Neurketak

  • Pakete-kopurua: 10 pack

Bilgarriak

MÅLA

Produktu-zenbakia704.565.86
  • Zabalera: 17 cm
  • Altuera: 2 cm
  • Luzera: 18 cm
  • Pisua: 0.12 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.8Batez besteko balorazioa
436Iritziak
MÅLA Koloretako arkatza, askotariko koloreak

Sormenez betetako esploratzaile txiki guztientzat

Marrazkiak sukaldeko mahai osoan eta koloretako errotuladoreak estalkirik gabe. Ezaguna egiten zaizu? Hau, dudarik gabe, haurrekin bizitzearen parte da, eta benetan pozik egoteko arrazoia. Pintatzea, marraztea eta eskulanak egitea ez da soilik dibertigarria: lan garrantzitsua ere bada, zure seme-alabak garatzeko modu bat, hain zuzen ere. MÅLA seriea sortu genuenean, oso serio hartu nahi izan genuen haurren sorkuntza, eta benetako adituei entzun genien: haurrei beraiei.

Beti hasten gara haurraren perspektibarekin buruan, benetan zer behar duten ulertzeko. Proiektu honetan, gertaerak eta inspirazioa aurkitu genituen pedagogian, sormenean zentratuta. "Konturatu ginen sormena ez dela haurrentzako edozein jolas soilik; inguruko mundua ulertzeko erabiltzen duten ikerlari txikiak dira", dio Ina Tidbeck Sjöblom-ek, parte-hartzailea MÅLA seriearen sorreran.

Artista emankorrentzat egina

Prototipoak probatu eta beren ikuspuntua eman behar izan zituzten haurrak elkarrizketatu zituen taldeak. Zein ziren beren kolorerik gustukoenak? Zer pentsatu zuten paperaz? “Haurrek oso iritzi sendoak eta zentzudunak zituzten. Marrazketarako eta pinturarako tresnak nola erabiltzen dituzten ere ikusi genuen. Adibidez, lau urte badituzu eta arreta zeure marrazkia egitean baduzu jarrita, ez zaizu beti bururatzen estalkia berriz jartzea errotuladoreari. Beraz, errotuladore hauek hiru egunera arte iraun dezakete estalkirik gabe”. Kalitate altua prezio egokian bermatzeko, garapen-taldeari denbora gehiago hartzen utzi zitzaion. “Haurrek egiten dutena eta nola egiten duten oso garrantzitsua da. Horregatik hartu genituen haintzat beren iritzi guztiak, eta produktuek haien beharrak asetzen dituztela ziurtatu dugu”.

Hasteko erraza

MÅLA seriea luzaroan egon da gurean, baina hazten eta eboluzionatzen jarraitzen du behar berriak ikusi eta ideia berriak bururatu ahala. Atal guztiak erraz hartzeko eta erabiltzeko modukoak dira, behin inspirazioa datorrenean. “Haurrak ez luke guraso baten beharrik izan behar marrazten edo pintatzen hasteko. Norbere kabuz gauzak egiteko gai izatea garapenaren parte garrantzitsua da. Hazi egiten dira zeregin horri esker”.

Informazio gehiago

Materiala

Zer da egur trinkoa?

Egur trinkoa gure material gogokoenetako bat da, eta Eskandinaviako gure ondarearen parte da. Material atenporala era bada, erabilera asko dituena. Egur mota edozein dela ere, iraunkorra, ederra eta berriztagarria da. Lehengai hau ahalik eta modurik adimentsuenean eta eraginkorrenean erabiltzen saiatzen gara hondakinak saihesteko, eta instalazioetan zein logistikan ere inbertitzen dugu egur birziklatuaren erabilera areagotzeko.

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.