Saltatu
IKEA Family prezioa

MÅLA Astoa, konifero-zura

21,99€
Deskontua: %12. Aurreztu 3€
Ohiko prezioa: 24,99€
Aurreko prezio baxuena: 24,99€
Prezio baliozkoa 01.12.25 - 06.01.26 edo izakinak agortu arte.

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Aplikatu zure sormenezko ezaugarriak artista profesional moduan. Aukeratu ezazu oihala: arbel beltza edo zuria, edo marrazteko MÅLA papera. Astoa tolestu egiten da; beraz, erraza izango da nahi duzun tokira eramateko.

Produktu-zenbakia304.889.66

Produktuaren xehetasunak

Asto honek arbel beltz bat du alde batean, eta arbel zuri bat bestean; bikaina da sortu eta ikasteko.

Haur txikientzat ere bada egokia, marrazteko eremua handia baita (78,8 cm x 54,3 cm) eta zorutik hurbil baitago.

Astoko 2 erretilu erauzgarrietan, arbel zurirako arkatzak, klerak eta beste gauza txiki batzuk gorde daitezke.

Sormenak erlaxatu eta kontzentratu egiten du; ezin hobea da eskola eta jardueren egun luze baten ondoren.

Eskuekin lan eginda, haurrak ikasteko gaitasuna eta mugitzeko trebetasuna garatuko ditu.

Muntatzeko, mugitzeko eta sormenari atseden eman nahi diozunean biltegiratzeko erraza.

Eskulanak egitea gogoko duten haurrentzako opari bikaina.

MÅLA serieko produktu guztiak ez-toxikoak dira. Zeu bezainbeste arduratzen gara etorkizuneko artisten osasunaz.

Diseinatzailea

S Fager/W Braasch

Produktu-zenbakia304.889.66

Informazio erabilgarria

Erabili errotuladoreak soilik arbel zurian.

MÅLA serieko beste produktu batzuekin osa daiteke, adibidez, klariona, arbelerako errotuladoreak, marrazteko paper-biribilkia eta arropak babesteko mantala.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

NOTRANS/ Barra:
Pinu trinkoa, Laka akriliko gardena
NOTRANS:
Pintura akrilikoa, Zuntzezko ohola
NOTRANS:
ABS plastikoa
NOTRANS:
Plastiko polipropilenikoa
NOTRANS:
%100 polipropilenoa
NOTRANS:
Altzairu herdoilgaitza, Altzairua, galbanizatua

Zainketa

Garbitu zapi heze batekin.

Erretilua urarekin garbi daiteke.

Erraz garbi dezakezu arbela zapi heze batekin edo belaki batekin.

Segurtasuna eta betetzea

ADI! ASFIXIATZEKO ARRISKUA. Pieza txikiak. Ez da egokia 3 urtetik beherako umeentzat.3 urte gorakoentzat egokia.Produktu honek CE ziurtagiria dauka.

Muntaketa eta dokumentuak

Muntatzeko argibideak

MÅLA Astoa304.889.66

Neurketak

  • Luzera: 66 cm
  • Zabalera: 48 cm
  • Altuera: 112 cm

Bilgarriak

MÅLA

Produktu-zenbakia304.889.66
  • Zabalera: 63 cm
  • Altuera: 3 cm
  • Luzera: 113 cm
  • Pisua: 4.40 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.5Batez besteko balorazioa
1110Iritziak

Honentzako osagarriak: MÅLA

Tamaina guztietako artistentzat

20 urte baino gehiago dituen MÅLA astoa milioika umek maite duten benetako heroia da. Baina dena hobetu daiteke. Beraz, mahukak jaso eta hainbat xehetasun garrantzitsu hobetu genituen. Ondoren, gurasoei galdetu genien zer uste zuten prototipoari buruz. Beraien gomendioekin, astoa are adimentsuagoa egin genuen.

"Urteetan zehar hainbat iritzi jaso ditugu astoari buruz. Adibidez, zaila zela paper biribilkia biltzea, eta zaila zela baita ere astoa bildu eta gordetzea ," dio Jorge Omar Santoyo Henainek, Children’s IKEA-n produktuak garatzen lan egiten duenak.

Ona dena are hobeagoa bihur daiteke

Hornitzailearekin eta diseinatzaileekin arazoak zuzentzeaz gain, prezioa gutxitu genuen eta margotzeko gainazala lurrera arte luzatu genuen. "Modu horretan, ume txikiagoek gainazal handiagoan marraz dezakete, eta zaharragoak lurrean eseri daitezke marraztu eta margotzeko". Baina, astoa nahikoa ona zen, edo gehiago hobetu zitekeen? "Hori jakiteko, gurasoei dendara etortzeko esan genien, probatu eta komentatzeko. Modu horretan, galderak egiteko eta beraien hausnarketak entzuteko aukera izan genuen".

Margotzeko eta garbitzeko errazagoa

Gurasoei gustatu zitzaien luma, eskuila eta pinturentzako erretilua mantentzeko erraza den plastikoz egina egotea, egurrezkoa izan beharrean. Baina, uste zuten bi aldeetan egon behar zuela, horrela bi umek aldi berean marraztu eta margotu ahal izateko. Guraso batek esan zuen: "Nire umeak pintura isuri eta dena zikintzen du. Erretilua arraskan garbitu nahiko nuke". "Pentsatu genuen hobe dela erretiluak kendu ahal izatea. Gurasoen eta umeen bizitza sinpleagoa eta sortzaileagoa izatea nahi dugu, eta arrakasta izateko ezinbestekoa da egun hartan saltokian egin genuen bezala guztiek parte hartzea".

Informazio gehiago

Kalitatea

Jeinu sortzaileak tamaina txikian datoz!

Margotu! Marraztu! Sortu! Haur batek irudimena eta sormena askatzeko eta marrazkiak gordetzeko behar duen guztia dauka MÅLA serieak. Honako hauek aurkituko dituzu: asto bat, koloretako modelatzeko orea, pintzelak eta txikienen eskuetara egokitzen diren heltzeko errazak diren guraizeak, eta erraz nahasten eta garbitzen diren pinturak. Ez diezu errietarik egin beharko errotuladoreak estali ez izateagatik: 3 egunez eusten baitiete estalkirik gabe. Eta, gainera, ez dago ezer toxikorik. Zu bezainbeste arduratzen garelako hurrengo belaunaldiko buru sortzaileez.

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.