LISABO Mahaia, lizar-xafla, 88x78 cm
Nola lortu
Ederra bezain bakuna, egur naturalaren itxura epelarekin. Egitura berritzailea oso sendoa da, eta klik soil batzuekin mahaia muntatuta eta erabiltzeko prest egongo da.
Produktuaren xehetasunak
Egitura adimentsu batek eta artisau itxura batek Red Dot Design Awarden irabazle bihurtu zuten gure LISABO mahai sorta 2016an.
LISABO aulkiekin ezin hobe konbinatzeko diseinatuta. ÄLVSTA, RÖNNINGE eta KARLPETTER aulkiak ere konbinazio egokiak dira estilo ezberdinak lortzeko.
Lizarra zur gogorra eta iraunkorra da, zain apaingarriekin. Denborarekin kolorea tonu epelago bat hartzen du eta urre-kolorea areagotzen zaio.
Lizar-xaflazko ohola eta urki trinkozko hankak, lekuari ukitu eroso eta natural bat emateko.
Muntatzen erraza da, hanka bakoitzak burdinki bakarra du eta.
Mahai horrek froga asko jasan ditu gure egonkortasun, iraunkortasun eta segurtasun neurri zorrotzen arabera, eta eguneroko erabilera urte askotan jasango du.
K Hagberg/M Hagberg
Neurketak
- Luzera: 88 cm
- Zabalera: 78 cm
- Altuera: 74 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: LISABO
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.

Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
“LISABO serieari zuraren itxura berezia eman nahi genion, diseinu arin eta iraunkorrarekin, eta muntatzeko erraza izan zedin. Lizarrezko xaflan berniza matea jartzea erabaki genuen, azken emaitzan zuraren itxura natural hori gordetzeko. Erabiltzen dugun teknika bereziari esker, mahaiak errailarik gabe eta alakatutako ertzekin egin ahal izan ditugu, eta horrek artisau-itxura ematen die. Altzari hauek hainbat eratan erabil daitezke eta oso ondo egiten dute bat beren artean eta bakoitzak bere aldetik".