LISABO Mahaia, lizar-xafla, 105 cm
Nola lortu
Ederra bezain bakuna, egur naturalaren itxura epelarekin. Egitura berritzailea oso sendoa da, eta klik soil batzuekin mahaia muntatuta eta erabiltzeko prest egongo da.
Produktuaren xehetasunak
Egitura adimentsu batek eta artisau itxura batek Red Dot Design Awarden irabazle bihurtu zuten gure LISABO mahai sorta 2016an.
Muntatzen erraza da, hanka bakoitzak burdinki bakarra du eta.
Lizarra zur gogorra eta iraunkorra da, zain apaingarriekin. Denborarekin kolorea tonu epelago bat hartzen du eta urre-kolorea areagotzen zaio.
Lizar-xaflazko ohola eta urki trinkozko hankak, lekuari ukitu eroso eta natural bat emateko.
Mahai horrek froga asko jasan ditu gure egonkortasun, iraunkortasun eta segurtasun neurri zorrotzen arabera, eta eguneroko erabilera urte askotan jasango du.
LISABO aulkiekin ezin hobe konbinatzeko diseinatuta. ÄLVSTA, RÖNNINGE eta KARLPETTER aulkiak ere konbinazio egokiak dira estilo ezberdinak lortzeko.
K Hagberg/M Hagberg
Neurketak
- Zabalera: 105 cm
- Altuera: 74 cm
- Diametroa: 105 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: LISABO
Zure estiloak
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.

JasangarritasunaPeople and planet
Bizimodu jasangarria etxean
Artisau-sentsazioa, teknika modernoa
Lisabo mahaiak forma organikoa eta ertz biselatuak ditu, lehen egur trinkoarekin bakarrik egin zitekeen diseinua. Ingurumena gehiago errespetatzen duen eta hain garestia ez den irtenbide bat aurkitu nahi genuen, eta mahai gaineko taularen ertzetan eta listoietan egur trinkoa erabiltzen zuen teknika bat garatu genuen. Eraikuntzak mahaia oso erresistentea egiten du, eta, beraz, urte askoan erabil daiteke. Edertasun naturala, bereziki garatutako lakari esker agertzen da, gainazala iraunkorra izatea eragiten duena. Egur errealaren sentsazioa eta mahai bakarra - Mantentze beharrik gabe!
Energia eta baliabideak
Gogorragoa eta zur gutxiagorekin
LISABO mahaiaren barrualdea zurezko oholtxoz egiten da; ertzak, berriz, zur trinkoz. Metodo berritzaile horri esker, mahai gogorra lortzen da, behealdeko gidaririk behar ez duena. Zuk zeuk ikusiko duzu material eta burdinki gutxiago dituela. Hori guztia helburu batekin: kalitate bikaina prezio onean eskuratu dezazun.
Funtzionaltasuna
Mahai gehigarria
Batzuetan gerta daiteke mahai gehiago behar izatea, esate baterako, senideak edo lagunak etxera etortzen zaizkizunean. LISABO primerako mahai osagarria da. Zatitan gorde daiteke, eta azkar batean muntatu. Hanka bakoitzean torloju bat baino ez du; hori da dena!
Form design process
Red Dot Award 2016 sariaren irabazlea
LISABOK serieak Red Dot saria irabazi du, mundu osoko diseinu-saririk ospetsuenetariko bat. Zurezko mahai hauek, oso praktikoak izateaz gain, edozein gelatan geratzen dira ondo, egitura modernoa eta diseinu klasikoa konbinatzen dutelako.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
“LISABO serieari zuraren itxura berezia eman nahi genion, diseinu arin eta iraunkorrarekin, eta muntatzeko erraza izan zedin. Lizarrezko xaflan berniza matea jartzea erabaki genuen, azken emaitzan zuraren itxura natural hori gordetzeko. Erabiltzen dugun teknika bereziari esker, mahaiak errailarik gabe eta alakatutako ertzekin egin ahal izan ditugu, eta horrek artisau-itxura ematen die. Altzari hauek hainbat eratan erabil daitezke eta oso ondo egiten dute bat beren artean eta bakoitzak bere aldetik".