10 urteko bermea
Sinple bezain ederra estilo informalean. Erabilera askoko besaulki honen diseinu arinak lasaitasuna emango dio gelaren itxurari, eta etxean bizimodu aktibo eta erlaxatua izaten lagunduko dizu.
Produktuaren xehetasunak
LINNEBÄCK aulkia arina eta zabala da, eta pisu gutxi du, erraz mugitu ahal izateko. Konbinatu beste altzari batzuekin eta erabili egoera zein etxeko toki desberdinetan.
Estalkia pastel-kolore ahul batekoa da; horrek baretasun bisuala ekartzen dio gelari eta erraz konbinatzen da dekorazioarekin.
Hauts-estalduradun egitura metalikoa eta estalkia iraunkorrak dira eta zaintzeko errazak dira. Horri esker, aulkia altzari informal eta malgua da, eta luze iraungo dizu.
10 urteko bermea du. Berme-liburuxkan dituzu baldintzak.
Jonas Hultqvist
Neurketak
- Zabalera: 55 cm
- Sakonera: 69.5 cm
- Altuera: 72.4 cm
- Eserlekuaren zabalera: 57 cm
- Eserlekuaren sakonera: 50 cm
- Eserlekuaren altuera: 42.4 cm
- Guztizko pisua: 6.50 kg
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: LINNEBÄCK
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.


Lan bikaina, lagunok!
Nola lagun diezazukegu etxe konpaktua baduzu eta asko mugitzen bazara? LINNEBÄCK besaulkia sortzeko lanetan, bi kontinentetako bezeroei aholkua eskatu genien. Pieza bakarra atera zen galdeketa hartatik, eguneroko ehunka bizipen eta istorio ezberdinez koloreztatutako altzaria. "Produktu bat sortzen duzunean, pertsonen bihotzeraino iristea nahi duzu. Horregatik izaten da beti errazago galdetzea, bezeroak zer nahi duen ondo dakizula pentsatzea baino" adierazi du Ditte Bruun Pedersen-ek, LINNEBÄCK besaulkiaren sortze-prozesuan nahastutako kideak.
Kontinenteen arteko sorkuntza
Lehen urrats gisa, Dittek eta haren kideek nazioarteko hainbat unibertsitate ikasle gonbidatu zituzten taldeak IKEA-ren produktuen kartoi, ehun eta goma-aparrezko maketak probatzeko. Jasotako feedback-ean oinarrituta, diseinu berriak sortu zituzten, zeinak egungo LINNEBÄCK besaulkiaren prototipo izatera iritsi baitziren. Prototipoak Txina eta Danimarkako IKEA dendetara ekarri zituzten, bezeroek horiek probatu ahal izan zitzaten. Bezeroen erreakzioak harritu egin zuen Ditte. "Bezeroak gurekin hitz egiteko irrikan zeuden, lotsa erabat ahaztuta. Besteak beste, esan ziguten bizkarralde baxuagoan nahiago zituztela, aulkia diskretuagoa izan zedin. Hori bereziki garrantzitsua da espazio murritza duzunean eta etxean eroso sentitzeko altzari gehiegirik nahi ez duzunean. Prototipoetako batean zeuden beso-euskarriak baztertzea ere erabaki genuen arrazoi berarengatik".
Bezeroek probatu eta IKEA-k egokitu
Bezero gehienek ez zioten aparteko garrantzirik eman aulkiaren atzealdeko ehuna aurrealdekoa bezain lodi eta erosoa izateari. "Pentsatu zuten ez zela beharrezkoa, aulkia horma baten aurrean jarriko zutelako seguru asko, eta ez gela baten erdian" azaldu du Dittek. Xehetasun horrek arreta txikia bereganatu izana gauza ona izan zen azkenean. "Ehunari dagokionez, beste soluzio bat topatu genuen eta horrek prezioa txikitzea eragin zuen. LINNEBÄCK ikusten dudan bakoitzean, bezeroekin egon ginenetan ikasitakoa etortzen zait gogora. Horien guztien iradokizunek historia eman zioten LINNEBÄCK besaulkiaren, jendearen etxera iritsi baino lehenago ere".
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Nola egin aulki bat ahalik eta eskuzabalena eta erosoena, ahalik eta material adimendunena erabiliz? LINNEBÄCK diseinatzean, muga hura aukera bihurtu zen. Emaitza, altzairuzko armazoi ikusgai bat duena eta ehun elastikoz apur bat tapizatutako eserlekua duena, etzaulkiak eta kanpin-oheak bezalako altzarietan inspiratzen da. Formak aire-adierazpena gehitzen dio aulkiari, eta mugikortasuna errazten du. Arina da, beste altzari batzuekin konbinatzeko erraza eta harrigarriki erosoa".