Haurtxoak goxo-goxo egingo du lo edredoi eroso honekin. Lyocellez egindako tela suabea, laborantza jasangarrikoa; material naturala eta zaintzeko erraza. Airea pasatzen uzten du.
Produktuaren xehetasunak
Kalitate handiko edredoia, zaintzeko erraza izateaz gain, sehasketara ezin hobeto egokitzen da.
Badakigu umeak oso sentiberak direla, baina ez zaitez kezkatu. Produktu hau probatu egin da eta ez du umeen azalarentzat edo osasunarentzat kaltegarria den substantziarik.
Edredoi honi esker, zure haurtxoak atsedenerako ingurune lehorra eta atsegina izango du eta gau osoan zehar tenperatura berean egongo da.
Kotoi/lyocell-ezko forrua, hezetasuna xurgatzen eta desagerrarazten duena.
Lyocell eta poliesterrezko betegarria leuna eta biguna da eta gainera, hezetasuna xurgatu egiten du.
Jennifer Idrizi
Neurketak
- Luzera: 125 cm
- Zabalera: 110 cm
- Betegarriaren pisua: 300 g
- Guztizko pisua: 720 g
Bezeroen iritziak
Materiala
Zer da lyocell-a?
Lyocell-a zetaren antzeko zuntz sendo eta leuna da, zurezko mamiaren zelulosatik ateratzen dena. Lyocellezko zuntz leuna oso ona da hezetasuna xurgatzeko eta sentsazio freskoa ematen du azalaren kontra jartzean. Horregatik gustatzen zaigu oheko arroparako erabiltzea, baita burko eta edredoientzako betegarriarentzat erabiltzea ere, gauez lo ondo egin dezazun. Eta zurezko beste edozein lehengairekin bezala, ahalik eta modurik adimentsu eta eraginkorrenean erabiltzen saiatzen gara, hondakinak saihesteko.
Funtzionaltasuna
Haurrek lo egiteko giro-tenperatura egokia 16-24ºC (61-75ºF) artekoa da. Edredoiaren tenperaturari eragiten dioten faktore batzuk klima, giro-tenperatura, gorputzaren tenperatura eta haurra estaltzeko erabili den arropa dira. Jarraian datozen aholkuak zure haurra tenperatura desberdinetan eta 3,5 TOG-a duen edredoiarekin janzteko jarraibideak dira: 18-20 °C (64-69 °F): mahuka motzeko bodya. 16-18 °C (61-64 °F): mahuka luzeko bodya.