LAGAN Indukzio-plaka, "plug-in" gune 1/beltza
Nola lortu
3 urteko bermea
Eremu bateko indukzio-plaka honek beroa bizkor eta modu zehatzean kontrolatzeko aukera ematen dizu, eta haren gainazal lisoa erraz garbi daiteke erabili ondoren. Gainera, oso erraz instalatzen da; besterik gabe, entxufatu eta hasi janaria prestatzen!
Produktuaren xehetasunak
Baldintzei buruzko informazio gehiago lortzeko, kontsultatu berme-liburuxka.
Indukzio-eremuek zuzenean zartaginaren azpialdera bideratzen dute beroa, eta azkar hozten dira zartagina kendu ondoren. Horri esker, tenperatura hobe kontrolatu ahalko duzu eta janaria ez da zartaginean eta plakaren gainazalean erreko.
"Ukitu eta mantendu" motako kontrol-panelari esker, erraz eta zehaztasunez alda dezakezu tenperatura; besterik gabe, ukitu + eta – ikurrak.
Etenaldi-funtzioari esker, plaka itzal dezakezu inork eteten bazaitu eta, bueltan, berehala has zaitezke berriz ere jana prestatzen, tenperatura berean. Etenaldi-funtzioa aktibatuta dagoenean, egosteko gunea bero mantenduko da automatikoki.
Blokeatzeko botoia 3 segundoz sakatuz gero, umeentzako segurtasun-funtzioa eta garbiketa-funtzioa aktibatuko dira, plaka garbitu ahal izateko inolako konfiguraziorik aldatu gabe.
Zapi edo belaki heze batez garbitzeko erraza da, gainazalera erortzen diren janari zatiak edo likidoak ez baitira erretzen.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Zabalera: 30.0 cm
- Sakonera: 38.0 cm
- Altuera: 5.9 cm
- Ebakiduraren zabalera: 27.4 cm
- Ebakiduraren sakonera: 35.2 cm
- Kablearen luzera: 150.0 cm
- Pisua: 3.50 kg
Bezeroen iritziak
Aurkitu zure etxetresna elektriko perfektua!
Ezagutu IKEA-ren "Etxetresna elektrikoen gida", etxetresna elektriko perfektua aurkitzen laguntzeko prest. Erantzun galdera erraz batzuei eta zure etxerako labe eta hozkailu –besteak beste– idealak aurkeztuko dizkizugu. Eman lehenengo urratsa eta aukeratu erraztasun osoz!