KIVIK Chaise longue-a, Tallmyra berde argia
Nola lortu
10 urteko bermea
Chaise longue-a bikaina da apur batean luzatzeko. Irakurri liburu on bat, ikusi film bat edo jolastu bideojokoetara. KIVIK chaise longue-a bakarrik edo sofarekin konbinatuz erabil daiteke.
Produktuaren xehetasunak
Gozatu KIVIK chaise longue erosoaz eta eserlekuko kuxinaz. Zakuratutako malgukiz, erresistentzia handiko aparrez eta poliester-zuntzez egina dagoenez, euskarri sendoa eta erlaxatzeko biguntasuna uztartzen ditu.
Bereiz erabil daiteke chaise longue-a, edo sofekin batera.
Chaise longue bat baino gehiago erabiliz, oso txoko erosoa sortuko duzu; hori bai, filma ikusterakoan lo geratzeko arriskua altuagoa izango da.
KIVIK sofa nortasun handia eta diseinu argia ditu, eta etxeko apainketarekin konbinatzeko aukera ugari eskaintzen ditu.
Zakuratutako malgukiak chaise longue-ari bere forma eta erosotasuna urte luzez mantentzeko aukera ematen dioten soluzio bikaina dira.
Tallmyra kotoiarekin eta poliesterrarekin egindako chenilla erresistenteko zorro bat da, gainazal leuna eta distira pixka bat dituena.
Erraza da zorroa garbi-garbi izatea, edozein momentutan jarri eta kendu eta garbigailuan garbitu baitaiteke.
Zorro erauzgarri eta funtzio asko ditugu aukeran, beti zuretzat egokiena dena aurki dezazun. Erabili plangintza-tresna zuretzat ezin hobeak diren konbinazioa eta zorroa aurkitzeko.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan dituzu baldintzak.
Neurketak
- Zabalera: 90 cm
- Sakonera: 163 cm
- Altuera: 83 cm
- Eserlekuaren sakonera: 124 cm
- Eserlekuaren altuera: 45 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: KIVIK
Diseina ezazu zure KIVIK sofa
KIVIK sofaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?
.png?f=s)