Saltatu

JÄTTELIK Peluxeak, dinosauroa/dinosauroa/brontosauroa, 55 cm

9,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak
Produktuaren ezaugarriak
  • Garbigailuan garbitu daiteke

JÄTTELIK bilduma bikaina da dinosauroak atsegin dituztenentzat. Zure seme-alabaren logela espazio zirraragarri bihurtzeko behar duzun guztia eskaintzen dizu, forma, tamaina eta kolore guztietako historiaurreko animaliekin.

Produktu-zenbakia304.711.69

Produktuaren xehetasunak

Brontosauroa, lepo luzea eta buru txikia dituenez, erraz identifikatzen da. “Trumoi musker” ere esaten zaio, alde batetik bestera mugitzen zenean lurrak burrunba egiten zuen eta. Eta ez da harritzekoa, 22 metroko luzera baitzuen, eta 15 tona.

Tamaina handian ere eskuragarri. Txikiak garenean, asko lasaitzen gaitu pertsona heldu bati eskua ematea.

JÄTTELIK bildumak dinosauroen 11 bertsio eta arrautza bat ditu, denak ere mainati bezain abenturazaleak. Zein da zure gogokoena?

Peluxe guztiei gustatzen zaie besarkatzea, kontsolatzea, jolastea eta entzutea. Gainera, guztiz seguruak dira, segurtasun-probak gainditu baitituzte.

Diseinatzailea

Ann-Cathrine Sigrid Ståhlberg

Produktu-zenbakia304.711.69

Informazio erabilgarria

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Oihala:
100 % poliesterra
Betegarria:
100 % poliesterra -zuntz kofaduna (% 100 birziklatua)

Zainketa

Garbitu garbigailuan, gehienez ere 40°C-tan, programa leunean.

Ez erabili lixibarik.

Lehortu lehorgailuan, tenperatura baxuan (gehienez ere 60 ºC-tan).

Ez lisatu.

Ez garbitu lehorrean.

Segurtasuna eta betetzea

12 hilabetetik gorako umeentzat gomendatua.Produktu honek CE ziurtagiria dauka.

Neurketak

  • Luzera: 55 cm

Bilgarriak

JÄTTELIK

Produktu-zenbakia304.711.69
  • Zabalera: 20 cm
  • Altuera: 13 cm
  • Luzera: 45 cm
  • Pisua: 0.17 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.8Batez besteko balorazioa
104Iritziak
Gorputz marroi argia, sabel zuria, begi urdinak eta irribarre josia dituen pelutxezko dinosaurozko jostailua, kalitatezko artisautza erakusten duena.

Zergatik gustatzen zaizkie horrenbeste dinosauroak haurrei?

Dinosauro txikien maitaleei zuzenduta dago JÄTTELIK. Tyrannosaurus Rex dinosauroaren elikatze-ohiturei dagokienez irakaspenak ematen dizkigute, eta gai dira esateko Velociraptor batek orduko 50 kilometroko abiaduran korrika egin dezakeela. Baina zer da dinosauroen inguruan haurrak hainbeste txunditzen dituena? Nola ikas ditzakete buruz hainbeste datu, eta hain izen luzeak? Aditu batek laguntzaz, hori hobeto ulertzea lortu dugu.

Lona Bodestad haurren garapenean espezializatutako psikologoa da. Uste du errealitate eta fantasiaren arteko konbinazioa dela izaki prehistoriko horien gaineko jakin-mina pizten duena. "Haurrek ezagutzen dituzten animalien antzeko hainbat ezaugarri dituzte dinosauroek, baina irudipenari ere eragiten diote, horiei buruzko ipuin eta kondairen bitartez. Jakin-mina pizten dute dragoi baten antzera hegaz egiteko gai direlako, edo munstroen hortz zorrotzak dituztelako. Errealitatearen eta fantasiaren arteko lerroa lausotzen denean, haurrak jakin-mina eta emozioa senti ditzake".

Mundu jasangarriagoa

Baina guztia ez da mundu zirraragarri eta magikoan murgiltzea. Hiru eta sei urte bitarteko haurrek beren ingurunea sistematizatzeko beharra izaten dute maiz, jostailuak kolorearen arabera antolatzen dituztenean bezala. "Bada zerbait zirraragarria adin horietako haurrengan; datuak biltzea maite dute eta gauzak nola konektatuta dauden ulertzen saiatzen dira etengabe, baita horiek konparatzen eta sailkatzen ere. Mundua ulergarriagoa bilakatzen da horrela" azaldu du Linak.

Konfiantza areagotzea

Haurrentzat garrantzitsuak direnez xehetasun eta datuak, JÄTTELIK dinosauro guztiak egiazkoetan inspiratuta daude. Ezagutza berezi hori edukitzeak benetan zerbaitetan maisu diren sentsazioa ematen die haurrei, eta horrek beren konfiantza areagotzen du. "Guraso gisa, gai honi buruz askorik jakin gabe ere, haurrek harro egoteko arrazoia izango dute zuk baino gehiago jakingo dutelako duela 65 milioi urte existitzen ziren haragijale eta belarjaleen arteko ezberdintasunen inguruan".

Informazio gehiago

Kalitatea

Politak eta seguruak dira? Noski baietz

Egon lasai. Umeentzako gure produktu guztiek kalitate- eta segurtasun-estandarrik zorrotzenak betetzen dituzte. Gure jostailuek erresistentzia-froga gogorrak gainditu dituzte, eta 2 urteko edozein umek egin dezakeena baino indar handiagoak aplikatu dizkiegu. Larritzeko arrazoirik izan ez dezazun eta zure seme-alabek atsedenik gabe jolas dezaten.

Funtzionaltasuna

Behin eta berriz besarkatzeko peluxeak

Badakigu gure peluxeek maitasunez betetako urte askoz iraun behar dutela. Horregatik, material bigunak eta begi brodatuak aukeratu ditugu, garbitze-proba zorrotzak egin diezkegu eta produktu kimiko kaltegarririk ez dutela ziurtatu dugu. Erraza izango da berriak balira bezala mantentzea, garbigailuan garbi daitezkeelako.

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.