- Egiaztatutako pisua: 110 kg
Diseinua, funtzioa eta kalitatea aulki batean konbinatzeko ekuazioa ebazteko erronkaren aurrean, gure diseinatzaileek JANINGE sortu zuten. Behar besteko iraunkorra da jatetxe batean erabiltzeko, eta etxera eraman nahiko duzun diseinua du.
Produktuaren xehetasunak
Eserlekuaren forma oso erosoa da.
Altuera esku bakar batekin erregula daiteke.
Erosoa da oin-euskarriari esker.
Gainazalari eman zaion tratamenduari esker, marratzea oso zaila da.
John/Jonas/Petrus/Paul/Caroline
Neurketak
- Egiaztatutako pisua: 110 kg
- Zabalera: 38 cm
- Sakonera: 36 cm
- Altuera: 84 cm
- Diametroa: 42 cm
- Eserlekuaren altuera: 76 cm
- Eserlekuaren gutxieneko altuera: 56 cm
- Eserlekuaren gehienezko altuera: 76 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: JANINGE
Funtzionaltasuna
Aukeratu taburete-altuera egokia
Aukeratu taburete-altuera egokia, esertzeko erosoa izan dadin, hankak jartzeko espazio nahikoa eskain dezan eta gainerako espazioarekiko proportzionala izan dadin. Sukaldeko-gainazalak eta mahai altuak lurretik 87-91 cm-ra egon ohi dira. Zure gainazalerako taberete perfektua aurkitzeko, bilatu 60-66 cm-ko altuera duen eserleku bat. Lurretik 101-106 cm bitarteko tartean dauden mahaiak edo gainazalak "barra-altuera" gisa sailkatu ohi dira, eta eserlekuaren altuera 72-76 cm-koa izatea komeni da.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
«JANINGE erronka bat izan zen: jatetxe bateko eguneroko erabilera jasan zezakeen aulkia sortzea zen kontua, baina etxean ere erabili ahal izateko bezain polita izatea nahi genuen. Beraz, diseinu sendoa eta egonkorrra izateaz gain, erosoa eta kalitatezkoa ere izan behar zuen. Elkarlan estu eta talde-lanari esker, aulki bakar batean diseinua, funtzionaltasuna eta kalitatea bateratzeko modua aurkitu genuen. Eta prezio oso onean».