IVAR biltegiratze-sistemak bere funtzioa bikain betetzen duenez, bezeroen etxeko beharrak zintzo bete ditu 50 urtez baino gehiagoz. Ganbarek, egongelek, jaki-tokiek guztiek gustuko dute IVAR.
Produktuaren xehetasunak
IVAR biltegiratze-sistemaren pinu trinko sendoak aldaera naturalak ditu zainetan, kolorean eta gainazalaren egituran; horregatik, pieza bakoitzak bere itxura propioa dauka.
Feltrozko ate hauek itxura epela eta leuna eskaintzen diote zure IVAR-ari, eta biltegiratzeko espazio itxia sortzeko modu erraza ere badira.
Ateetan txintxetak erabil ditzakezu oharrak, argazkiak eta ikusgai izan nahi dituzun beste gauzak finkatzeko. Horrela, zure IVAR-ari iragarki-taula funtzioa gehituko diozu.
Ate erdiko feltrozko materiala erraz ordeztu dezakezu zeuk egindako marrazkiren batekin edo gustuko duzun irudiren batekin.
Ateak apalategiko zutoinetan muntatzen dira zuzenean; denbora gutxian biltegi itxia osatzeko eta itxura berria emateko era burutsua.
Altzariak are gehiago pertsonaliza ditzakezu tindua emanez edo gogokoen duzun kolorearekin margotuz.
Apalak mugi ditzakezu eta lekua zure beharren arabera molda dezakezu.
Tratatu gabeko pinu trinkoa material natural iraunkorra da, eta are gehiago iraungo du eta errazago zainduko duzu gainazalari olioa edo argizaria ematen badiozu.
Neurketak
- Zabalera: 89 cm
- Sakonera: 30 cm
- Altuera: 124 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: IVAR
Diseinatu zeure IVAR armairua
IVAR armairuaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?
