IVAR biltegiratze-sistemak bere funtzioa bikain betetzen duenez, bezeroen etxeko beharrak zintzo bete ditu 50 urtez baino gehiagoz. Ganbarek, egongelek, jaki-tokiek guztiek gustuko dute IVAR.
Produktuaren xehetasunak
IVAR biltegiratze-sistema malgua da. Egurrezko apalak mugi ditzakezu, atal berriekin osatu, edo biltegiratzeak aldaketaren bat behar badu, jada dituzun atalak beste modu batez konbinatu.
Tratatu gabeko pinu trinkoa material natural iraunkorra da, eta are gehiago iraungo du eta errazago zainduko duzu gainazalari olioa edo argizaria ematen badiozu.
Apalak mugi ditzakezu eta lekua zure beharren arabera molda dezakezu.
Altzariak are gehiago pertsonaliza ditzakezu tindua emanez edo gogokoen duzun kolorearekin margotuz.
IVAR biltegiratze-sistemaren pinu trinko sendoak aldaera naturalak ditu zainetan, kolorean eta gainazalaren egituran; horregatik, pieza bakoitzak bere itxura propioa dauka.
Neurketak
- Sakonera: 50 cm
- Altuera: 179 cm
- Zabalera, eskuinean: 164 cm
- Zabalera, ezkerrean: 249 cm
Diseinatu zeure IVAR armairua
IVAR armairuaren itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?

Materiala
Zer da egur trinkoa?
Egur trinkoa gure material gogokoenetako bat da, eta Eskandinaviako gure ondarearen parte da. Material atenporala era bada, erabilera asko dituena. Egur mota edozein dela ere, iraunkorra, ederra eta berriztagarria da. Lehengai hau ahalik eta modurik adimentsuenean eta eraginkorrenean erabiltzen saiatzen gara hondakinak saihesteko, eta instalazioetan zein logistikan ere inbertitzen dugu egur birziklatuaren erabilera areagotzeko.