Eskegi ezazu biharamuneko arropa ispiluaren atzean, eta lo egin ezazu pixka bat gehiago. Linea biribilduak ditu, eta lizarrezko txapak epeltasuna ematen dio espazioari.
Produktuaren xehetasunak
Goizetan altxatzea kostatzen al zaizu? Prestatu eta zintzilikatu hurrengo egunerako arropa ispiluaren atzean eta aurreztu denbora.
Erabili duzun arropa ispiluaren atzean zintzilikatzen baduzu, ez duzu garbitu beharreko arropa zikin pilarik izango.
Egokia da etxeko ia gela guztietarako, eta bainugelan erabili daitekeela probatu eta onartu da.
Segurtasun-mintzarekin. Horrela, beira apurtuz gero, ez dago zauritzeko arriskurik.
Ola Wihlborg
Neurketak
- Zabalera: 52 cm
- Altuera: 167 cm
- Sakonera: 52 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: IKORNNES
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu biltegiratze-aukerak zure etxea garbitzen eta antolatzen laguntzeko.

Materiala
Zer da ispilua?
Ispilu-beira, batez ere, ohiko beiraz osatua dago, metal motaren bateko estaldura islatzailearekin. Iraganean, ohikoa zen estaldurak beruna edo merkurioa izatea, baina, denborarekin, bi metalak pertsonentzat eta ingurumenerako kaltegarriak direla frogatu da. Horregatik, duela zenbait urtetik hona, IKEA-k erabat debekatu du ispiluetan beruna edo merkurioa erabiltzea, eta, horren ordez, toxikoa ez den zilarra edo aluminioa erabiltzen da ispilu-irudia islatzeko.
Funtzionaltasuna
Ispilu bat, bi funtzio
Ispiluaren atzealdean biharamuneko arropa edo garbitu baino lehenago berriro erabil dezakezun arropa zintzilikatzeko lekua dago. Arropa-pila gehiagorik ez, ezta garbitzeko pilarik ere. Modu horretan, denbora irabazten duzu eta ohean denbora gehiago egon zaitezke.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"IKORNNES ispiluak diseinatzeko nire abiapuntua xafla prentsatua erabiltzea izan zen; izan ere, teknika horrek berotasun eta leuntasun handiagoa ematen du. Ispilu hauek funtzio gehigarriak dituzte. Zutikako ispilu honek atzeko aldean arropak zintzilikatzeko gako bat du. Eta ispilu txikia horman zintzilikatzen baduzu, euskarria apal bilakatzen da, gauza txikiak gorde ahal izateko. Ziur nago ispiluak asko gustatuko zaizkizula, eta espero dut zure eguneroko bizitza erraztea".