IDANÄS Ohe tapizatua biltokiarekin, Gunnared gris iluna, 160x200 cm
Nola lortu
Oheburu makurtuari eta tapizeria leunari esker, ohe-egitura hau ezin erosoagoa da. Botoien xehetasun klasikoak eta zurezko hanka torneatuak denboragabeak dira, eta ohe azpian leunki ixten diren tiraderek egunerokorako biltegiratze-lekua ematen dizute.
Produktuaren xehetasunak
IDANÄS biltegiratze-ohe tapizatuak oheburu lodi eta makurtua dauka, bizkarra eroso edukitzeko. Ezin hobea goizean ohean geratu nahi duzunerako edo arratsaldean egunkaria edo liburu bat irakurri nahi duzunerako.
4 tiradera zabal ohearen azpiko tokia ahalik eta hoberen aprobetxatzeko. Bikainak dira edredoiak, kuxinak, maindireak edo arropa gordetzeko.
Tiraderak leun-leun ireki eta ixten dira, zaratarik atera gabe; horri esker, bikotekidea esnatu gabe erabil ditzakezu.
Botoi-itxurako xehetasun klasikoei esker, oheburu hau ondo geratzen da logela guztietan.
Tapizeria leuna da eta loaldia are goxoagoa izango da hari esker.
Zur irmozko hankak sendo eta indartsuak dira, eta diseinu klasikoa osatzen dute.
Oso erraza da xurgagailua pasatzea ohe azpian.
Ohearen alboak erregulagarriak direnez, hainbat lodieratako lastairak erabil daitezke.
Konbinatu ohe-egitura hau IDANÄS serieko beste altzari batzuekin eta logela dotore-dotore geratuko zaizu.
GUNNARED ehun gris iluna iraunkorra da eta logelari zahartzen ez den estilo bat ematen dio.
Francis Cayouette
Neurketak
- Luzera: 223 cm
- Zabalera: 170 cm
- Ohe-oinaren altuera: 49 cm
- Oheburuaren altuera: 121 cm
- Lastairaren luzera: 200 cm
- Lastairaren zabalera: 160 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: IDANÄS
Arakatu eskura dituzun aukerak
Konbinatu logeletako altzariak eta dekorazioa zure etxerako estilo perfektua aurkitzeko

Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Gaur egun, ohea ez da soilik lo egiteko lekua, baita lan egiteko, ikasteko, telesailak ikusteko eta lagunekin eta senideekin digitalki sozializatzeko lekua ere. Horregatik, ohe-egitura tapizatua zuen IDANÄS nire ideietako bat izan zen oheburu inklinatua sofa baten bizkarraldea bezain erosoa izatea. Beste gauza bat egin behar du: itxura lasaia eta atsegina eman, baina, aldi berean, arina, dotorea eta estiloduna. Batez ere espero dut jende askori gustatuko zaiola altzari hau eta denbora asko emango duela bertan!"