IDANÄS Kanape tapizatua, Naggen beixa, 160x200 cm
Nola lortu
Oheburu makurtuari eta tapizeria leunari esker, IDANÄS kanapea ezin erosoagoa da. Botoien xehetasun klasikoak denboragabeak dira, eta ohe azpiko espazioak biltegi zabala ematen du.
Produktuaren xehetasunak
IDANÄS kanape tapizatuak oheburu lodi eta makurtua dauka, bizkarra eroso edukitzeko. Ezin hobea goizean ohean geratu nahi duzunerako edo arratsaldean egunkaria edo liburu bat irakurri nahi duzunerako.
Mahaiaren azpian geratzen den biltegiratzeko gunean edozer gorde daiteke, hala nola edredoi eta burko gehigarriak eta garaian garaiko arropak. Edo lisatzeko taula; zergatik ez?
Ohe azpiko gauzak erraz hartuko dituzu altxatzeko mekanismo integratuari esker. Egin tira uhalari eta oinarria emeki-emeki eta erraz altxatuko da.
Kanapeko biltegiak forru babesgarri bat du oinarrian, gauzek zorua ez ukitzeko eta haiek garbi eta hautsik gabe mantentzeko.
Botoi-itxurako xehetasun klasikoei esker, oheburu hau ondo geratzen da logela guztietan.
Tapizeria leuna da eta loaldia are goxoagoa izango da hari esker.
Liho moduko Naggen ehun beixa iraunkorra da eta logelari estilo natural eta atsegina emango dio.
Konbinatu ohe-egitura hau IDANÄS serieko beste altzari batzuekin eta logela dotore-dotore geratuko zaizu.
Francis Cayouette
Informazio erabilgarria
Koltxoia eta oheko arropa bereizita saltzen dira.
Xafla-somierra eta habe nagusia dakar.
Oheburuaren atzeko aldea ehundu gabeko material gris batez estalia dago.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Goiko egitura/ Egitura, beheko aldea:
- Kontratxapatua, Zuntzezko ohola, Zur-xafla laminatua, Ohol aglomeratua
- Betegarria:
- Poliuretanoa 20 kg/m3
- Ohe-oina/ Oheburua:
- Zuntzezko ohola, Zur-xafla laminatua, Poliesterrezko betegarria
- Somierra:
- Altzairua, Poliester-hauts estaldura
- Ohe-oholtxoak:
- Geruza-kolatuta zur-xafla, Urki-xafla, Erretxin itsaskorrezko estaldura
- Beheko planoa/ Forrua/ Forrua, beheko aldea:
- %100 polipropilenoa
- NOTRANS:
- 100 % poliesterra
- Belkroa:
- Poliamidazko plastikoa
- NOTRANS:
- % 100 poliesterra (gutxieneko % 90 birziklatua)
Zainketa
Erabili xurgagailua.
Garbitu detergente leun apur batekin hezetutako zapi batekin.
Zorroa ezin da garbitu.
Segurtasuna eta betetzea
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
IDANÄS Kanape tapizatua705.880.87Neurketak
- Luzera: 224 cm
- Zabalera: 170 cm
- Ohe-oinaren altuera: 39 cm
- Oheburuaren altuera: 120 cm
- Lastairaren luzera: 200 cm
- Lastairaren zabalera: 160 cm
Bilgarriak
IDANÄS
Produktu-zenbakia705.880.87- Zabalera: 37 cm
- Altuera: 11 cm
- Luzera: 203 cm
- Pisua: 21.26 kg
- Paketeak: 1
- Zabalera: 52 cm
- Altuera: 15 cm
- Luzera: 174 cm
- Pisua: 26.43 kg
- Paketeak: 1
- Zabalera: 75 cm
- Altuera: 19 cm
- Luzera: 174 cm
- Pisua: 17.23 kg
- Paketeak: 1
- Zabalera: 21 cm
- Altuera: 16 cm
- Luzera: 204 cm
- Pisua: 26.83 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: IDANÄS
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Gaur egun, ohea ez da soilik lo egiteko lekua, baita lan egiteko, ikasteko, telesailak ikusteko eta lagunekin eta senideekin digitalki sozializatzeko lekua ere. Horregatik, ohe-egitura tapizatua zuen IDANÄS nire ideietako bat izan zen oheburu inklinatua sofa baten bizkarraldea bezain erosoa izatea. Beste gauza bat egin behar du: itxura lasaia eta atsegina eman, baina, aldi berean, arina, dotorea eta estiloduna. Batez ere espero dut jende askori gustatuko zaiola altzari hau eta denbora asko emango duela bertan!"









