IDANÄS Biltokidun ohe-egitura, zuria/Leirsund, 140x200 cm
Nola lortu
Biltegiratze-lekua duen IDANÄS ohe-egitura deigarria eta praktikoa da. Tiradera integratuei esker, ohe azpian duzun tokia aprobetxatuko duzu. Gainera, leunki ixten dira. Zahartzen ez den diseinua luzaroan gustuko izatea erraza da.
Produktuaren xehetasunak
4 tiradera zabal ohearen azpiko tokia ahalik eta hoberen aprobetxatzeko. Bikainak dira edredoiak, kuxinak, maindireak edo arropa gordetzeko.
Tiraderek emeki eta inongo zaratarik gabe irekitzeko/ixteko sistema integratua dute.
Oheak egitura gogorra eta sendoa daukanez, urte askoz erabili ahalko duzu.
Ohearen alboak erregulagarriak direnez, hainbat lodieratako lastairak erabil daitezke.
Prozesua sinplifikatu dugu eta urrats eta pieza gutxiago dituenez, muntatzeko erraza da.
Egitura tolesgarri eta berritzaileari esker tiraderak azkar eta erraz muntatuko dituzu.
1 bereizgailu tiradera bakoitzean; objektu handiei lekua uzteko ken daiteke.
LEIRSUND ohe-egiturak, xafla kurbatuak, erosotasun-eremuak eta 6 xafla doigarri ditu. Erosotasuna doitzeko aukera eskaintzen dizu, eta egitura irekiak, berriz, airea igarotzeko eta lastaira fresko mantentzeko aukera eskaintzen du.
F Cayouette/J Karlsson
Neurketak
- Ohe-oinaren altuera: 63 cm
- Oheburuaren altuera: 112 cm
- Luzera: 209 cm
- Lastairaren luzera: 200 cm
- Lastairaren zabalera: 140 cm
- Zabalera: 151 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: IDANÄS
Arakatu eskura dituzun aukerak
Konbinatu logeletako altzariak eta dekorazioa zure etxerako estilo perfektua aurkitzeko

Materiala
Zer da partikulazko ohola?
Partikulazko ohola birziklatutako zurarekin eta zerrategietako soberakinekin egina dago; horrela, zurezko pieza okerrak, zur-txirbila eta zerrautsa baliabide bihurtzen dira eta ez dira zuzenean baztertzen. Oholak erabiltzen ditugu apalategiak, oheak, sofak eta sukalderako egiturak egiteko. Higaduratik eta hezetasunetik babesteko, berniza, txapak edo xaflak erabiltzen ditugu, altzarien itxura areagotuz aldi berean.