


10 urteko bermea
Ate distiratsuak ongi ematen dute ia edozein girotan. Aukeratu gehien gustatzen zaizun HOKKSUND panelak eta sortu zure soluzioa. Beste kolore batzuetako panelekin ere konbina ditzakezu.
Produktuaren xehetasunak
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Ate lerragarriek leku gehiago uzten dute altzariak jartzeko, ez baitute lekurik hartzen irekita daudenean.
Leunki ixten den mekanismoa errailetan integratuta dago, eta ateak errailetan irristatzean harrapatzen ditu; horrela, astiro, isilean eta leunki ireki eta ixten dira.
HOKKSUND panelek akabera laminatu oso distiratsua dute eta hainbat koloretan eskura daitezke.
Ate lerragarriek ez dute eskulekurik ezta heldulekurik behar, denboragabeko estiloa dute eta beste estilo batzuekin bikain ematen dute.
Pertsonalizatu estiloa HOKKSUND beste kolore batzuetako panelekin edo gehien gustatzen zaizkizun materialekin konbinatuta.
Neurketak
- Zabalera: 150 cm
- Altuera: 236 cm
- Unitate integratuaren sakonera: 8.0 cm
- Lodiera: 2.3 cm
Bezeroen iritziak
Funtzionaltasuna
Muntatzeko errazagoa eta azkarragoa
Denbora erdia, torloju herena eta lanaren zati txiki bat. Hauxe da PAX armairuetarako panelak dituzten ate lerragarrien eraikuntza eguneratzearen ondorioa. Alderik handiena orain, lehendabizi, armairuan atearen markoa zintzilikatu behar duzula da, gero panelak muntatzeko. Gainera, hortan lanean ari ginela, leunki ixteko funtzioa gehitu genion eta eraikuntza osoa arindu genuen materialak aurrezteko eta biltegiratzeko leku gehiago libre uzteko. Errazagoa, azkarragoa eta hobea!