25 urteko bermea
HAVSTORP beixa silueta garbia duen aurrealde liso bat da, eta sukaldeari itxura lasai eta harmoniatsua ematen dio. Aukera bikaina estilo moderno eta neutro bat nahi dutenentzat.
Produktuaren xehetasunak
Ate lakatuak guztiz lisoak eta uniformeak dira, ez dira hezetasunarekin hondatzen, ez da bertan orbanik ateratzen eta erraz garbitzen dira.
Atea eskuinetik zein ezkerretik ireki dadin munta dezakezu.
25 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Zabalera: 29.7 cm
- Sistema, Alt: 60.0 cm
- Sistema, Zab: 30.0 cm
- Altuera: 59.7 cm
- Lodiera: 1.6 cm
Bezeroen iritziak


Sukaldeari kolorea eransteko artea
Koloretako sukalde dotore bat izan nahi zenuke, baina ez dakizu zure etxean ondo geratuko den? Erabaki hori errazteko, gure kolore-adituek lan gogorra egin dute HAVSTORP sukaldeko ateetarako eta tiradera-aurrealdeetarako tonu motelak garatzen.
Bi urte. Hori da, normalean, sukaldeko ate berri bat eta tiradera-aurrealde bat sortzeko behar dugun denbora. Kolore egokiaren garapena prozesu horren parte da. Flavia Melesi produktu-garatzaileak dioenez, taldea normalean inguruan gertatzen ari denari begiratuz hasten da. “Ez dira joera azkarrak sukaldeko ateen eta tiradera-aurrealdeen koloreetan eragin dutenak, baizik eta mugimendu motelak. Denbora luzez egokiak izango diren koloreak aurkitu nahi ditugu, etxea handia, txikia, modernoa edo tradizionala den kontuan hartu gabe”.
Kontuz hautatutako koloreak
HAVSTORP-en kasuan, taldeak gainazal handiagoetan ongi funtzionatzen duten kolore motelduak garatu zituen, hala nola sukaldeko ateetan eta tiradera-aurrealdeetan. Hurrengo urratsa koloreekin argi ezberdinen azpian zer gertatzen den ikustea izan zen. “Kolore-lagin bakoitza argi-kaxa batean jartzen dugu, eta bertan hainbat rgi-mota simulatu ahal ditzakegu, koloreak nola jokatzen duen ikusteko. Gure lanari esker, koloreaz fida zaitezke: sukalde bateko grisa beti izango da grisa”, dio Flaviak. “Aukeratzen duzun koloreak konfiantza osoa eman beharko lizuke”.
Zure etxearekin bat-eginez
IKEA-n etxe guztia sabai beraren azpian dugunez, beti gara eta proba ditzakegu produktu berriak gure gainerako sortekin batera. “Horrela, koloreak testuinguru egokian ikus ditzakegu, eta gainekoekin, etxetresna elektrikoekin, harraskekin eta zur-mota desberdinekin ondo konbinatzen dutela ziurtatu. Etxeko gainerako gauzekin ere koordinatzen ditugu, harmonia sortzeko asmoz”. Eta behin HAVSTORP sukaldeko ateetarako eta tiradera-aurrealdeetarako kolore bat aukeratu duzunean, oraindik heldulekuak aukeratzeko zati dibertigarria geratzen da. “Zure sukaldeari ukitu pertsonala ematen dioten gauza horiek guztiak, zure sukalde propiora itzultzeko sentsazioa ematen dizutenak”.
Materiala
Zer da zuntzezko ohola?
Zuntzezko ohola material egonkorra eta iraunkorra da, zuraren industriako zur-soberakinarekin egina. Oholari pintura- edo ijezketa-geruza iraunkorra eransten zaio. Zuntzezko zenbait ohol moten arteko aldea (HDF eta MDF, esaterako), batez ere, lodieran dago, baina baita kolpeak jasotzeko erresistentzian ere. Horrek zehazten du ohe-egiturak, besaulki-egiturak, sukaldeko aurrealdeak, armairuetarako ateak edo guztiz bestelako zerbait egiteko erabiliko ditugun.
Form design process
Sukaldeari kolorea eransteko artea
Ez dira joera azkarrak sukaldeko ateen eta tiradera-aurrealdeen koloreetan eragin dutenak, baizik eta munduko mugimendu motelak. Berdin du zure etxea handia, txikia, modernoa edo tradizionala den. Eta behin zure kolorea aurkitu duzunean, oraindik heldulekuak eta osagarriak aukeratzeko zati dibertigarria geratzen zaizu. Zure sukaldeari ukitu pertsonala ematen dioten gauza horiek guztiak.