HANVIKEN ate beltzak marko bat du eta ukitu epel, natural eta tradizionala ematen dio zure biltegiratzeari. SINDVIK beirazko ateekin konbina daiteke.
Produktuaren xehetasunak
Ateak edo tiraderak gauzak ezkutatuta eta hautsetatik babestuta mantenduko ditu.
Eman ukitu pertsonala eskutoki edo heldulekuekin.
Tiraderekin ongi antola ditzakezu gauzak.
Marcus Arvonen
Informazio erabilgarria
Ate gisa erabiliz gero, BESTÅ bandekin osatu behar da. 1 ate jarriz gero 1 banda-pakete behar da. Bereiz saltzen dira.
Tiradera-aurrealde bezala erabiltzen baduzu, berriz, BESTÅ 60x25x40 cm-ko tiradera egiturarekin eta BESTÅ tiraderarako errailarekin osatu behar da produktua. Produktu guztiak bereiz saltzen dira.
Konbinatu SINDVIK beirazko atearekin biltegia osatzeko eta erakusleiho bat lortzeko.
Eskutoki edo heldulekuekin osa daiteke. Bereiz saltzen dira.
HANVIKEN seriearen diseinua dela eta, heldulekuak ate/tiraderaren aurrealdearen kanpoko markoetan soilik erabil daitezke, ez erdigunean.
Ate edo tiradera aurrealde gisa erabil daiteke.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
Zuntzezko ohola, Paperezko xafla, Plastikozko ertza
Zainketa
Garbitu zapi heze batekin.
Lehortu zapi garbi batekin.
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
HANVIKEN Atea/tiradera-aurrealdea002.918.48Aholkuak eta zaintzeko argibideak
HANVIKEN Atea/tiradera-aurrealdea002.918.48Neurketak
- Zabalera: 59.6 cm
- Altuera: 38.1 cm
- Lodiera: 1.8 cm
Bilgarriak
HANVIKEN
Produktu-zenbakia002.918.48- Zabalera: 39 cm
- Altuera: 2 cm
- Luzera: 69 cm
- Pisua: 2.28 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
Materiala
Zer da zuntzezko ohola?
Zuntzezko ohola material egonkorra eta iraunkorra da, zuraren industriako zur-soberakinarekin egina. Oholari pintura- edo ijezketa-geruza iraunkorra eransten zaio. Zuntzezko zenbait ohol moten arteko aldea (HDF eta MDF, esaterako), batez ere, lodieran dago, baina baita kolpeak jasotzeko erresistentzian ere. Horrek zehazten du ohe-egiturak, besaulki-egiturak, sukaldeko aurrealdeak, armairuetarako ateak edo guztiz bestelako zerbait egiteko erabiliko ditugun.






