Elkartu familia eta lagunekin, janaria elkarrekin prestatzeko. Konbinazio honekin, aukera ugari eskaintzen dituen aire zabaleko sukaldea sor dezakezu. Aire freskoa, eguzkia eta zapore bikainak daude menuan!
Produktuaren xehetasunak
Altzairu herdoilgaitzezko helduleku termo-isolatzaileak.
Kalitate oneko altzairu herdoilgaitzez eginda dagoenez, parrilak luzaroan iraungo du.
Termometro bat du estalkian, zenbateko tenperaturan dagoen jakiteko, estalkia zabaldu beharrik izan gabe.
Sukaldeko irla honek gauzak gordetzeko toki gehiago dauka, baita gauzak prestatzeko gainazal egokia ere janaria parrilan jarri aurretik prest edukitzeko.
Apaletan toki pila bat dago platerak, edalontziak, tresnak eta barbakoa antolatzeko behar dituzun gauzak gordetzeko.
Gauzak prestatzeko gainazala altzairu herdoilgaitzez dago egina; herdoiltzen ez den material higieniko eta iraunkorra, garbitzeko erraza dena.
Apal erregulagarria altzairuz dago egina, eta hauts estaldura daukan eta garbitzeko erraza den gainazal iraunkorra dauka.
Parrilaren azpiko apaletan tokia dago osagarriak, tresnak, zerbitzatzeko azpilak eta behar dituzun beste gauza batzuk gordetzeko, janari egin berria zuzenean parrilatik mahaira eraman dezazun.
GRILLSKÄR gas-barbakoak modu independentean kontrolatzen diren 4 erregailu ditu, tenperatura baxuetatik altuetaraino, janaria prestatzeko aukera ugari eskainiz.
Altzairu herdoilgaitzezko erregailuetako beroa erraz kontrola daiteke, barbakoan prestatzen ari zarenaren arabera.
Kozinatzeko eremua handia da (68x49 cm), eta janari asko prestatu ahal izango duzu familia guztiarentzat.
Neurketak
- Luzera: 158 cm
- Zabalera: 61 cm
- Altuera: 120 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: GRILLSKÄR
Materiala
Zer da altzairu herdoilgaitza?
Altzairu herdoilgaitza nonahi dago: eraikinen egituretan, autoetan, harrasketan, labanetan... Erraza da ikustea zergatik dituen hainbeste erabilera. Altzairu herdoilgaitza sendoa eta iraunkorra da, eta erresistentzia ona du korrosioarekiko; hau da, herdoilarekiko. Oro har, nikel gutxi izaten du, eta IKEA produktuetarako nagusiki nikelik gabeko altzairu herdoilgaitza erabiltzen dugu. Beste metal asko bezala, behin eta berriz birzikla daiteke gauza berri eta erresistente bat sortzeko, bere propietate baliotsuak galdu gabe.