GRILLSKÄR Harraska-unitatea+mahai gehigarria
Nola lortu
Kanpoko harraskak apalak eta gauzak prestatzeko gainazal praktikoa ditu, eta plater zikinak harraska barruan utz ditzakezu barbakoarako eta zerbitzatzeko ordua iristen denean. Barruko sukaldea bezain erosoa!
Produktuaren xehetasunak
Egokia da kanpoan parrilaren ondoan izateko, zein barruan arropa garbitzeko gunean jartzeko.
Primerakoa parrilaren ondoan izateko, janaria prestatu eta ontzi, plater eta labana zikinak harraskan utz ditzakezulako gainazala libre uzteko. Barruko sukaldean egiten duzun bezala.
Kanpoan ura behar izanez gero, lotu ureztatzeko hodi bat harraska-unitateari.
Apaletan toki pila bat dago garbigarriak edo barbakoarako tresnak eta ontziak jartzeko.
Tresnak, zerbitzatzeko azpilak eta ontziak ateen atzean daude babestuta, hurrengo barbakoan erabiltzeko prest.
Apal erregulagarria altzairuz dago egina, eta hauts estaldura daukan eta garbitzeko erraza den gainazal iraunkorra dauka.
Gozatu gauzak jartzeko aparteko espazioaz, GRILLSKÄR serieko altzari handienetako bati mahai osagarri tolesgarri hau egokituz, hala nola sukalde-uhartea edo barbakoa bat.
Lekua aurreztuko duzu mahaia erabiltzen ez denean, tolesgarria baita.
Gauzak prestatzeko gainazala altzairu herdoilgaitzez dago egina; herdoiltzen ez den material higieniko eta iraunkorra, garbitzeko erraza dena.
Neurketak
- Gutx. luzera: 93 cm
- Geh. luzera: 116 cm
- Zabalera: 61 cm
- Altuera: 92 cm