25 urteko bermea
Bizia eta beroa, aho zabalik uzteko modukoa. FRÖJERED aurrealdeak banbu naturalez daude eginda. Material jasangarri eta sendo hori bikaina da sukalderako. Helduleku integratuek itxura garbia eta modernoa ematen dute.
Produktuaren xehetasunak
Helduleku integratuei esker, sukaldeari diseinu modernoa eta ondo definitutako lerroak emango dizkiozu.
FRÖJERED tiradera-aurrealde eta panel bakoitza bakarra da, zuraren itxura naturala nabarmentzen duten kolore aldaerekin. Sukaldeari itxura goxo eta bizia emango dio.
25 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Maja Ganszyniec
Neurketak
- Zabalera: 39.7 cm
- Sistema, Alt: 40 cm
- Sistema, Zab: 40 cm
- Altuera: 39.7 cm
- Lodiera: 2.0 cm
Bezeroen iritziak


Banbu-basotik zahartzen ez den sukaldera
FRÖJERED tiradera-aurrealdeen sorta osatzeko, banbuaren gainean dugun ezagutza eta esperientzia baliatu dugu, sukalderako nobedade jasangarriak sortzeko. Banbua landare bat da, baina egurra balitz bezala uztatzen eta erabiltzen da. Egur itxurako landare honen alderik onena da modu jasangarrian laboratu daitekeela. Azkar hazten da eta kalitate handiko materiala ematen du. Uste dugu konbinazio ezin hobea dela hori.
"Bai, izugarri gustatzen zait banbua. Aukera ugari ematen ditu" adierazi du Peter Nilsson-ek, irribarretsu. Azkar hazten den landare honi dagokionez gure aditu nagusietako bat da, banbua erosteaz eta ekoizle eta hornitzaileekin harremana mantentzeaz arduratzen den taldeko kidea.
Birika berdea eta eskala txikiko uzta
FRÖJERED produktua egiteko ekialdeko Txinan hazten den banbua erabiltzen da; eskualde hura deskribatu du Peterrek. "Izugarria da banbu baso batean egotea. Landareak maldetan hazten dira sarri, non sustraiak hedatu egiten baitira; horrela, lurra trinkotzen laguntzen dute, baita higaduraren abiadura moteltzen ere". Uzta jaso ondoren, landareak kimu berriak ernatzen ditu eta, basoko landareak altuera ezberdinetan hazi direnez, bata bestearen ondoren uztatzen dira. "Horregatik, ezin da uztatze-makina handirik erabili eta eskala txikiko metodoen bidez jaso behar da uzta. Horrela ez da deforestaziorik gertatzen eta banbu basoak beti egoten dira berde eta eraginkor karbono dioxidoa oxigeno bihurtzeko".
Egurra baino gogorragoa den landarea
Banbua landare gogorra da eta Txinako basoetan ez da ez ureztatze artifizialik ez pestizidarik erabiltzen. Hazte-ratio aparta ere badu (aldaera batzuk metro bat ere haz daitezke egunean) eta, hala, sei hilabetera, kimu bat 20 metro altu izatera iristen da, 12-13 zentimetroko diametroa izatera. "Baina bost urte inguru behar izaten dira hormak egurraren antzera erabiltzeko behar bezain lodiak izan daitezen. Izan ere, bost urtean, 30 urtez hazi diren egur mota asko baino gogorragoa izatera iristen da banbua".
Kolore-aldaera naturalak
Banbuzko azalera laua sortzeko, xaflak erabiltzen dira, geruzaz geruza kolatzen diren zerrenda finak. Beste zenbait egurrei gertatzen zaien kontrara, banbua ez da puzten eta, hortaz, ez duzu zertan kezkatu; FRÖJERED edo banbuz egindako bestelako produktuak ez dira denboraren ondorioz hondatuko. Tiradera-aurrealdeetan kolore-aldaera naturalak ikusita, banbu horren jatorria islatuko da (azkar hazten diren kimu berrien zikloa etengabea).
Materiala
Gutxiagorekin gehiago sortzearen artea
Etengabe ahalegintzen gara planetako baliabideak zuhurtzia gehiagoz erabiltzen. FRÖJERED tiraderaren aurrealderantzako banbua aukeratu dugu, azkar hazten den landarea, ureztapenik eta pestizidarik behar ez duena. Aurrealdearen nukleoa egonkorra da, arina eta paper birziklatuz egindakoa.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Egur ederren alternatiba iraunkorragoak bilatuz, banbuak jakin-mina piztu ninduen eta zerbait berria probatzera animatu nintzen. Kanpotik materialaren edertasun naturala erakusten duten, baina barrutik hutsuneak dituzten sukaldeko aurrealdeak diseinatu nituen. Erresistenteak baina arinak, material asko aurrezten dute. FRÖJDERED tiradera ateak eta fronteak hain dira apal eta errazak, ezen espero baitut estetikaren gure pertzepzioa aldatu ahal izatea eta aukera jasangarrienen edertasuna aurkitzen laguntzea".