5 urteko bermea
Itxura tradizionaleko labea, baina behar dituzun egungo erabilera guztiekin. Aire behartu bidezko konbekzio-sistemari esker aldi berean hainbat plater prestatu daitezke. Ezin hobeto konbinatzen da FORNEBY mikrouhin-labe konbinatuarekin.
Produktuaren xehetasunak
5 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Aire behartuzko konbekzio-labeak beroa azkar eta berdin banatzen du labe osoan, plater bat baino gehiago prestatu ahal izateko zaporeak nahasi gabe.
Edukiera handiko labea errezeta guztietara egokitzen diren 5 erretze-mailarekin.
Zuzeneko lurrun-funtzioak ogiari urre-koloreko gainazal kurruskari bat ematen dio eta barrualdea bigun mantentzen du. Funtzio honi esker, prestatzen duzuna gozoago egongo da.
Goiko eta beheko berokuntza primeran dator akabera kurruskatua duten jakiak eta erregosi motelak prestatzeko.
Errail teleskopikoei esker, errazagoa eta seguruagoa da erretiluak labean sartzea eta labetik ateratzea.
Funtzioak erraz ezartzen dira ukipen-kontrolarekin eta heldulekuarekin.
Xerra finetan moztutako haragi eta berdurak prestatzeko edota platerak gainerretzeko grill funtzio egokiena aukeratu ahal izango duzu.
Ogia eta pizza prestatzeko labeak duen funtzioari esker, bizi-bizi txigortu daitezke, oinarria kurruskari mantenduz.
Haurren segurtasunerako sarrailak dituen labeko atearekin sukaldeko segurtasuna areagotuko duzu.
Armairu baxu edo altu batean altuera erosoan instalatzeko erraza.
IKEA of Sweden
Informazio teknikoa
FORNEBY
Aire behart. labea zuzeneko lurrun., IKEA 500 beltza
Produktu-zenbakia605.568.88Marka-izena | IKEA |
Modelo-erreferentzia | FORNEBY 60556888 |
Energia-eraginkortasunaren indizea | 72,9 kWh |
Modeloaren barrunbe bakoitzaren energia-eraginkortasun mota | A+ |
Zikloaren araberako energia-kontsumoa barrunbe bakoitzean (ohikoa). | 0,93 kWh zikloko |
Zikloaren araberako energia-kontsumoa barrunbe bakoitzean (konbekzio bortxatuzko haizagailua). | 0,69 kWh zikloko |
Barrunbe kopurua | 1 |
Energia-iturria edo iturriak, barrunbeko | |
Barrunbe bakoitzaren bolumena | 72 L |
Neurketak
- Zabalera: 59.4 cm
- Sakonera: 56.7 cm
- Altuera: 58.9 cm
- Bolumena: 72 l
- Pisua: 32.70 kg
- Kablearen luzera: 150.0 cm
Bezeroen iritziak
Aurkitu zure etxetresna elektriko perfektua!
Ezagutu IKEA-ren "Etxetresna elektrikoen gida", etxetresna elektriko perfektua aurkitzen laguntzeko prest. Erantzun galdera erraz batzuei eta zure etxerako labe eta hozkailu –besteak beste– idealak aurkeztuko dizkizugu. Eman lehenengo urratsa eta aukeratu erraztasun osoz!