













Nola lortu
5 urteko bermea
Erauzgailu zintzilikaria kenduz, plaka nahi duzun tokian jar dezakezu. Indukzio-plaka dotore honek erauzgailu automatizatu integratua du: zenbat eta bero handiagoa, orduan eta potentzia handiagoa izango du erauzketak.
Produktuaren xehetasunak
5 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Indukzio-plakak energetikoki oso eraginkorrak, azkarrak eta zehatzak dira, indukzio bidezko teknologiak eltze, lapiko edota zartaginei zuzenean ematen dielako beroa.
Erauzgailu integratua duen indukzio-plaka honek ikusgaitasun eta irisgarritasun hobea eskaintzen dizkizu plakara, ez baituzu erauzgailurik izango janaria prestatzeko gunearen gainean.
Plaka oso egokia da erdian uharte bat duten sukalde irekietarako, baina baita horma baten zehar banatutako ohiko sukalde baterako ere.
Erauzgailua automatikoki moldatzen da plakaren bero-mailara: plaka zenbat eta beroago egon, orduan eta handiagoa izango da erauzteko gaitasuna.
Eremu guztiek duten potentzia-indartzaileak eremua bero-bero jartzen du denbora gutxian: bikaina da ura irakiteko, haragia gorritzeko eta wok platerak frijitzeko.
Eltze handiagoak eta errezeta edo egoera berezietarako ontziak erabil daitezke zubi-funtzioak 2 eremu batzeko aukera ematen duelako.
IKEA of Sweden
Informazio teknikoa
FÖRDELAKTIG
Indukzio-plaka+erauzgailu integrat, IKEA 500 beltza, 60 cm
Produktu-zenbakia405.158.65Marka-izena | IKEA |
Modelo-erreferentzia | FÖRDELAKTIG 405.158.65 |
Urteko energia-kontsumoa | 40,9 kWh urtean |
Energia-eraginkortasun mota | A+ |
Eraginkortasun fluidodinamikoa | 33,1 % |
Eraginkortasun fluidodinamiko mota | A |
Argiztapen-eraginkortasuna, Lux/Vatio-tan | N/A lux/W |
Koipe-iragazkiaren eraginkortasuna | 75,1 % |
Koipe-iragazkiaren eraginkortasuna, mota | C |
Aire-fluxua erabilera normaleko gutxieneko doikuntzan, m3/h-tan | 230 m³/h |
Aire-fluxua erabilera normaleko gehieneko doikuntzan, m3/h-tan | 500 m³/h |
Aire-fluxua, m3/h-tan, posizio ultrabizkorrean edo indartuan | 630 m³/h |
A balioa duten aireko soinu-igorpenak, dB-tan, erabilera normaleko gutxieneko doikuntzan | 49 dB |
A balioa duten aireko soinu-igorpenak, dB-tan, erabilera normaleko gehieneko doikuntzan | 66 dB |
A balioa duten aireko soinu-igorpenak, dB-tan, posizio ultrabizkorrean edo indartuan | 72 dB |
Elektrizitate-kontsumoa «itzalita moduan» | 0,49 Watt |
Elektrizitate-kontsumoa itxarote-moduan | N/A Watt |
Neurketak
- Zabalera: 60.0 cm
- Sakonera: 52.0 cm
- Altuera: 90.6 cm
- Pisua: 14.30 kg
- Ebakiduraren zabalera: 56.0 cm
- Ebakiduraren sakonera: 49.0 cm
Bezeroen iritziak
Aurkitu zure etxetresna elektriko perfektua!
Ezagutu IKEA-ren "Etxetresna elektrikoen gida", etxetresna elektriko perfektua aurkitzen laguntzeko prest. Erantzun galdera erraz batzuei eta zure etxerako labe eta hozkailu –besteak beste– idealak aurkeztuko dizkizugu. Eman lehenengo urratsa eta aukeratu erraztasun osoz!