ENHET Kakoa, antrazita, 6x24 mm
Nola lortu
10 urteko bermea
Kako hauei esker, toki bera edukita gauza gehiago sartu ahalko dituzu. Magia al da? Ez ba, ENHET egitura irekien azpiko zirrikituetan eseki egiten dira. Onena? Ez dela zulorik egin behar.
Produktuaren xehetasunak
Kako hauek ENHET egitura irekiaren azpiko zirrikituetan sar daitezke, baita ENHET kakoetarako errailean ere. Erraila bereiz saltzen da.
Kako hauei esker, erabiltzen ez duzun lekua biltegiratze-espazio praktikoan bilaka dezakezu.
Ezin hobea denetarik jartzeko: sukaldean, tresnak eta eskuoihalak, eta bainugelan, lepokoak eta bainu-txabusinak.
Aukeratu beste altzariekin bat datorren kolorea, edo beste kolore bat nabarmentzen duena.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
IKEA of Sweden/E Lilja Löwenhielm
Neurketak
- Luzera: 5 cm
- Zabalera: 6 mm
- Sakonera: 24 mm
- Kakoaren gehienezko pisua: 3.20 kg
- Pakete-kopurua: 2 pack
Bezeroen iritziak
Pertsonalizatu zeure ENHET sukaldea
ENHET sukaldearen itxura eta funtzionaltasuna pertsonalizatu nahi dituzu, zure espaziora, beharretara eta gustuetara egokitzeko?

Ezagutza partekatua berrikuntzen iturri
ENHET izan da sukalde eta bainugela arloetako adituek elkarlanean garatu duten lehenengo biltegi-seriea. Baina ondo pentsatuta, kolaborazio logikoa da. Sukaldeek zein komunek behar dituzte lanerako espazioa, biltegiratze-soluzioak eta antolatzeko aukerak, eta, leku hezeak izaki, denbora zein eguneroko erabilera jasan beharko dituzte. Jakin badakigu zenbait espaziotan jendeari batzuetan zaila eta neketsua iruditzen zaiola ingurua planifikatzea eta muntatzea. Hori aldatu egin nahi dugu.
ENHET seriearen helburuetako bat zen atal guztiak erraz muntatu behar zirela, intuizioz eta tresna berezirik erabili gabe. Armairu eta tiraderen kasuan, zurezko "wedge dowel" sistema erabiltzen da, zeina IKEA-ko osagarri klasikoen sistemak ordezten hasi baitzen duela urte batzuk.
"Grisen", muntatzeko erraza
Baina berrikuntza ezinbestekoa zen metalezko egituradun biltegi irekien kasuan. Horrela sortu zen "Grisen" ("Txerria" suedieraz), metalezko "wedge dowel" sistema, klik soil batez egiturak erraz muntatzeko aukera ematen duena. "Txerrikume txiki baten muturra dirudi; beraz, goitizena era naturalean bururatu zitzaigun" azaldu du Daniel Loader-ek, produktua sortzeko prozesuko kideak.
Altzairu fidagarria
Metalezko egituren erronketako bat zen altzairuak hezetasuna jasan behar zuela sukalde eta bainugeletan, herdoildu gabe. "Automobilgintzan erabiltzen den metodo bat deskubritu genuen, "AD estaldura" izenekoa" esan du Daniel-ek, eta azaldu du metodo horretan egituraren estalduran integratuta daudela atal guztiak. "Laborategiko proben argazkiak ikusita, argi geratu zitzaigun hura zela soluziorik onena. Bestelako estaldurak zituzten ataletan herdoila ageri zen, eta AD estaldura zuten ataletan, ordea, ez zen herdoilik ageri". Atzera begira, Danielek uste du proiektuak ikuspegi garrantzitsuak ahalbidetu dituela. "Zerbait gertatzen da esperientzia ezberdinak bizi izan dituen jende asko elkartzen duzunean, eta une sendo eta berritzaileak sor daitezke".
Materiala
Zer da altzairua?
Altzairuak ezaugarri bereziak ditu luzatu eta forma ematen zaionean, sendo mantentzen baita. Sendotasuna ematen dio guztiari: etxe orratzei, autoei, ohe-egiturei, aire zabaleko altzariei... Altzairuaren industria aurrera doa energiaren aldetik produkzio eraginkorragoa eta altzairuak ezaugarri sendoagoak izatea lortzeko bidean. Birziklatzen denean, ez du propietaterik galtzen, eta gaur egun altzairua da munduko materialik birziklatuenetako bat.