Saltatu

ENHET Ispiludun armairua, zuria, 60x17x75 cm

59€
Ispiluaren eta hormaren apalaren konbinazioa, ENHET beltza. Diseinu modernoa, beira, metala. Ispilu irristakor bat, apalategi irekia.
Bainu-apala eta ENHET ispilu zuria, alboko ispilu irristakorra duen diseinu mehea.

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak
Produktuaren ezaugarriak
  • 10 urteko bermea

ENHET serieak erraztu egiten du bainugela berria muntatzea. Konbinazio hau ezin hobea da ilea orrazteko eta potoak eta botilak begi-bistan jartzeko. Pertsonalizatu koloreko egitura hautatuz.

Produktu-zenbakia793.365.18

Produktuaren xehetasunak

Hormako egitura irekiei esker, potoak, botilak eta erabili ohi dituzun gauzak erraz ikusi eta har ditzakezu.

Egituran zintzilikatzeko ENHET ispilua erraz munta daiteke hormako egituran, ia erosi bezain pronto ispiluaz goza dezazun. Albo batera mugi daiteke barruan dituzun oinarrizko gauzak erraz hartu ahal izateko.

Aproposa da bainugela txikietarako, hormako apala eta ispilu konbinazioa 60 cm zabal besterik ez baita eta hormako tokia ongi aprobetxatzen baitu.

Hauts-estaldura duen altzairuak eta altzairu galvanizatuak urte asko irauten dute ura, zipriztinak eta hezetasuna dauden inguruneetan.

"Wedge dowel" sistemari esker erraz muntatzen da eta osagarriak ia-ia ez dira ikusten.

10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.

Diseinatzailea

IKEA of Sweden/E Lilja Löwenhielm/IKEA of Sweden/F Cayouette

Produktu-zenbakia793.365.18

Informazio erabilgarria

Hauek osatzen dute: 2 apal dituen hormako egitura 1, egituran zintzilikatzeko armairu 1.

Hormako armairu bat baino gehiago lotzeko erabil daitezkeen torlojuak barne.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Egiturarentzako ispilu zintzilikar
NOTRANS/ NOTRANS:
altzairu galbanizatua, Hauts-estaldura
NOTRANS:
NOTRANS, Plastikozko xafla
NOTRANS:
NOTRANS
Apaldun hormako armairu-egitura
NOTRANS:
NOTRANS, Hauts-estaldura
NOTRANS:
altzairu galbanizatua, Hauts-estaldura
Falka:
NOTRANS, estaldura akrilikoa/epoxi

Zainketa

Egiturarentzako ispilu zintzilikar/apaldun hormako armairu-egitura

Lehortu zapi garbi batekin.

Ispiludun armairua

Garbitu uretan hezetutako zapi leun batekin eta, behar izanez gero, erabili urratzen ez duen garbigarri bat.

Segurtasuna eta betetzea

Horman finkatu behar da modu seguruan instalatzeko. Horma-material bakoitzak finkatzeko gailu bat behar du. Erabili etxeko hormetarako egokiak diren finkatzeko gailuak. Bereiz saltzen dira.

Neurketak

  • Zabalera: 60 cm
  • Sakonera: 17 cm
  • Altuera: 75 cm

Bilgarriak

Produktu hau 2 paketek osatzen dute.

ENHET

Produktu-zenbakia404.490.74
  • Zabalera: 26 cm
  • Altuera: 4 cm
  • Luzera: 81 cm
  • Pisua: 3.07 kg
  • Paketeak: 1

ENHET

Produktu-zenbakia004.489.67
  • Zabalera: 20 cm
  • Altuera: 8 cm
  • Luzera: 76 cm
  • Pisua: 5.37 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.6Batez besteko balorazioa
143Iritziak
ENHET Ispiludun armairua, zuria, 60x17x75 cm

Maitasun eta arreta handiagoa bainugelari

Zure etxean, nolakoak dira goizak? Bainugela anabasa izan daiteke guztiak presaka dabiltzanean, haginak azkar garbitu eta eskola edo lanera joan behar dutenean. Are gehiago bainugelaren antolaketa praktikoa ez denean eta zure beharrizanetara egokitzeko erraza ez bada. ENHET bainugela seriearen bitartez, bainugela malgu eta pertsonalizatuagoa lortzen lagundu nahi dizugu. Goizeko errutinak errazagoak izango dira horrela.

Espazio txikietan bizitzea errealitatea da mundu osoko jende gehienarentzat, baita Ina Klepper-entzat ere, ENHET sortu duen taldeko kide denarentzat. Haren bainugela inspirazio-iturri izan da lan honetan. "Bainugela txikia daukat eta uste dut erosoagoa eta zabalagoa dela biltoki batzuk irekiak badira eta barruan dauden gauzak ikusteko aukera ematen badute".

Aprobetxatu espazioa zeure beharrizanetara hobeto egokitzeko

Inak eta haren kideek muntaketa erraza sortu nahi zuten, metalezko egitura duten apal irekiak eta armairu itxiak konbinatuta, malgutasun handiagoa lortzeko. "Lekua aprobetxatzea eta bainugela pertsonalizatzea zen helburu nagusia, unea-uneko beharrizanei erantzuteko" azaldu du Inak. Bainugelaren tamaina edozein dela ere, bada gauza bat beti behar izaten dena: eskuoihalak eta bestelakoak jartzeko kakoak. Baina guztiek ez dute hormetan zulorik egin nahi, eta, horregatik, soluzio bat topatu dugu. "Egiturek aldameneko profila dute eta bertan nahi beste kako jar ditzakezu".

Erakutsi gogokoen dituzunak eta ezkutatu anabasa

Ondo pentsatutako funtzioak eta malgutasuna funtsezkoak dira komunean goizak arazorik gabe igaro daitezen. Baina Inak uste du guneari maitasun eta arreta handiagoa eman beharko geniokeela, eta biltegi ireki eta itxiak konbinatuta errazago egiten da guztia. "Biltegi itxietan inork ikusterik nahi ez duzun anabasa ezkuta dezakezu, edo haurrek hartzerik nahi ez dituzun gauzak gorde; eta biltegi irekietan, ordea, zeure izaera ondoen islatzen dituzten gauzak antola ditzakezu".

Informazio gehiago

Materiala

Zer da altzairua?

Altzairuak ezaugarri bereziak ditu luzatu eta forma ematen zaionean, sendo mantentzen baita. Sendotasuna ematen dio guztiari: etxe orratzei, autoei, ohe-egiturei, aire zabaleko altzariei... Altzairuaren industria aurrera doa energiaren aldetik produkzio eraginkorragoa eta altzairuak ezaugarri sendoagoak izatea lortzeko bidean. Birziklatzen denean, ez du propietaterik galtzen, eta gaur egun altzairua da munduko materialik birziklatuenetako bat.

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.