10 urteko bermea
ENHET serieak erraztu egiten du bainugela berria muntatzea. Konbinazio hau ezin hobea da ilea orrazteko eta potoak eta botilak begi-bistan jartzeko. Pertsonalizatu koloreko egitura hautatuz.
Produktuaren xehetasunak
Hormako egitura irekiei esker, potoak, botilak eta erabili ohi dituzun gauzak erraz ikusi eta har ditzakezu.
Egituran zintzilikatzeko ENHET ispilua erraz munta daiteke hormako egituran, ia erosi bezain pronto ispiluaz goza dezazun. Albo batera mugi daiteke barruan dituzun oinarrizko gauzak erraz hartu ahal izateko.
Aproposa da bainugela txikietarako, hormako apala eta ispilu konbinazioa 40 cm zabal besterik ez baita eta hormako tokia ongi aprobetxatzen baitu.
Hauts-estaldura duen altzairuak eta altzairu galvanizatuak urte asko irauten dute ura, zipriztinak eta hezetasuna dauden inguruneetan.
"Wedge dowel" sistemari esker erraz muntatzen da eta osagarriak ia-ia ez dira ikusten.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
IKEA of Sweden/E Lilja Löwenhielm/IKEA of Sweden/F Cayouette
Neurketak
- Zabalera: 40 cm
- Sakonera: 17 cm
- Altuera: 75 cm
Bezeroen iritziak

Maitasun eta arreta handiagoa bainugelari
Zure etxean, nolakoak dira goizak? Bainugela anabasa izan daiteke guztiak presaka dabiltzanean, haginak azkar garbitu eta eskola edo lanera joan behar dutenean. Are gehiago bainugelaren antolaketa praktikoa ez denean eta zure beharrizanetara egokitzeko erraza ez bada. ENHET bainugela seriearen bitartez, bainugela malgu eta pertsonalizatuagoa lortzen lagundu nahi dizugu. Goizeko errutinak errazagoak izango dira horrela.
Espazio txikietan bizitzea errealitatea da mundu osoko jende gehienarentzat, baita Ina Klepper-entzat ere, ENHET sortu duen taldeko kide denarentzat. Haren bainugela inspirazio-iturri izan da lan honetan. "Bainugela txikia daukat eta uste dut erosoagoa eta zabalagoa dela biltoki batzuk irekiak badira eta barruan dauden gauzak ikusteko aukera ematen badute".
Aprobetxatu espazioa zeure beharrizanetara hobeto egokitzeko
Inak eta haren kideek muntaketa erraza sortu nahi zuten, metalezko egitura duten apal irekiak eta armairu itxiak konbinatuta, malgutasun handiagoa lortzeko. "Lekua aprobetxatzea eta bainugela pertsonalizatzea zen helburu nagusia, unea-uneko beharrizanei erantzuteko" azaldu du Inak. Bainugelaren tamaina edozein dela ere, bada gauza bat beti behar izaten dena: eskuoihalak eta bestelakoak jartzeko kakoak. Baina guztiek ez dute hormetan zulorik egin nahi, eta, horregatik, soluzio bat topatu dugu. "Egiturek aldameneko profila dute eta bertan nahi beste kako jar ditzakezu".
Erakutsi gogokoen dituzunak eta ezkutatu anabasa
Ondo pentsatutako funtzioak eta malgutasuna funtsezkoak dira komunean goizak arazorik gabe igaro daitezen. Baina Inak uste du guneari maitasun eta arreta handiagoa eman beharko geniokeela, eta biltegi ireki eta itxiak konbinatuta errazago egiten da guztia. "Biltegi itxietan inork ikusterik nahi ez duzun anabasa ezkuta dezakezu, edo haurrek hartzerik nahi ez dituzun gauzak gorde; eta biltegi irekietan, ordea, zeure izaera ondoen islatzen dituzten gauzak antola ditzakezu".
Materiala
Zer da altzairua?
Altzairuak ezaugarri bereziak ditu luzatu eta forma ematen zaionean, sendo mantentzen baita. Sendotasuna ematen dio guztiari: etxe orratzei, autoei, ohe-egiturei, aire zabaleko altzariei... Altzairuaren industria aurrera doa energiaren aldetik produkzio eraginkorragoa eta altzairuak ezaugarri sendoagoak izatea lortzeko bidean. Birziklatzen denean, ez du propietaterik galtzen, eta gaur egun altzairua da munduko materialik birziklatuenetako bat.