Saltatu

ENHET Hormako armairua 1 apala, zuria, 60x30x60 cm

42€
Osatu ENHET ate batekin (60x60 cm). Bereiz saltzen da. Atea eta heldulekua bereiz saltzen dira.

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak
Produktuaren ezaugarriak
  • 10 urteko bermea

ENHET serieak erraztu egiten du sukalde, bainugela edo arropa garbitzeko gela berria muntatzea. Hormako armairu hau ezin hobea da botilak eta potoak gordetzeko, eta dena erraz ikusteko. Pertsonalizatu gustukoen duzun ENHET atearekin.

Produktu-zenbakia904.404.29

Produktuaren xehetasunak

Botilak, potoak eta erabili ohi dituzun gauzak eskura izateko hormako armairua.

Hormara lotutako erauzgailu baten gainean finka daiteke. Bat etorriko da ENHET hormako armairuen ilara batekin (altuera: 75 cm) , eta itxura uniformea emango du.

Erauzgailuaren gaineko espazioa biltegiratzeko toki erabilgarri bihurtzen du.

"Wedge dowel" sistemari esker erraz muntatzen da eta osagarriak ia-ia ez dira ikusten.

Biltegi itxiek irekiek baino itxura lasaiagoa eta uniformeagoa ematen diote sukaldeari.

10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.

Diseinatzailea

IKEA of Sweden

Produktu-zenbakia904.404.29

Informazio erabilgarria

Horman finkatu behar da modu seguruan instalatzeko. Horma-material bakoitzak finkatzeko gailu bat behar du. Erabili etxeko hormetarako egokiak diren finkatzeko gailuak. Bereiz saltzen dira.

Osatu ENHET ate batekin (60x60 cm). Bereiz saltzen da.

Atea eta heldulekua bereiz saltzen dira.

2 banda, armairuarekin batera.

Hormako armairu bat baino gehiago lotzeko erabil daitezkeen torlojuak barne.

Ezin hobea da erauzgailu integratuarekin erabiltzeko, bat etorriko baita ENHET hormako armairuarekin (altuera: 75 cm) edo ENHET egitura irekiarekin (altuera: 75 cm). (hormako armairua, 60 cm + erauzgailua, 15 cm = altuera: 75 cm).

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Alboko panela/ Beheko ohola/ NOTRANS/ NOTRANS:
Ohol aglomeratua, Plastikozko xafla, Plastikozko ertza
Atzeko panela:
Zuntzezko ohola, Plastikozko xafla

Zainketa

Lehortu zapi garbi batekin.

Garbitu uretan hezetutako zapi leun batekin eta, behar izanez gero, erabili urratzen ez duen garbigarri bat.

Neurketak

  • Zabalera: 60 cm
  • Sakonera: 30 cm
  • Altuera: 60 cm

Bilgarriak

ENHET

Produktu-zenbakia904.404.29
  • Zabalera: 35 cm
  • Altuera: 11 cm
  • Luzera: 65 cm
  • Pisua: 12.16 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.3Batez besteko balorazioa
22Iritziak

Ezagutza partekatua berrikuntzen iturri

ENHET izan da sukalde eta bainugela arloetako adituek elkarlanean garatu duten lehenengo biltegi-seriea. Baina ondo pentsatuta, kolaborazio logikoa da. Sukaldeek zein komunek behar dituzte lanerako espazioa, biltegiratze-soluzioak eta antolatzeko aukerak, eta, leku hezeak izaki, denbora zein eguneroko erabilera jasan beharko dituzte. Jakin badakigu zenbait espaziotan jendeari batzuetan zaila eta neketsua iruditzen zaiola ingurua planifikatzea eta muntatzea. Hori aldatu egin nahi dugu.

ENHET seriearen helburuetako bat zen atal guztiak erraz muntatu behar zirela, intuizioz eta tresna berezirik erabili gabe. Armairu eta tiraderen kasuan, zurezko "wedge dowel" sistema erabiltzen da, zeina IKEA-ko osagarri klasikoen sistemak ordezten hasi baitzen duela urte batzuk.

"Grisen", muntatzeko erraza

Baina berrikuntza ezinbestekoa zen metalezko egituradun biltegi irekien kasuan. Horrela sortu zen "Grisen" ("Txerria" suedieraz), metalezko "wedge dowel" sistema, klik soil batez egiturak erraz muntatzeko aukera ematen duena. "Txerrikume txiki baten muturra dirudi; beraz, goitizena era naturalean bururatu zitzaigun" azaldu du Daniel Loader-ek, produktua sortzeko prozesuko kideak.

Altzairu fidagarria

Metalezko egituren erronketako bat zen altzairuak hezetasuna jasan behar zuela sukalde eta bainugeletan, herdoildu gabe. "Automobilgintzan erabiltzen den metodo bat deskubritu genuen, "AD estaldura" izenekoa" esan du Daniel-ek, eta azaldu du metodo horretan egituraren estalduran integratuta daudela atal guztiak. "Laborategiko proben argazkiak ikusita, argi geratu zitzaigun hura zela soluziorik onena. Bestelako estaldurak zituzten ataletan herdoila ageri zen, eta AD estaldura zuten ataletan, ordea, ez zen herdoilik ageri". Atzera begira, Danielek uste du proiektuak ikuspegi garrantzitsuak ahalbidetu dituela. "Zerbait gertatzen da esperientzia ezberdinak bizi izan dituen jende asko elkartzen duzunean, eta une sendo eta berritzaileak sor daitezke".

Informazio gehiago

Materiala

Zer da partikulazko ohola?

Partikulazko ohola birziklatutako zurarekin eta zerrategietako soberakinekin egina dago; horrela, zurezko pieza okerrak, zur-txirbila eta zerrautsa baliabide bihurtzen dira eta ez dira zuzenean baztertzen. Oholak erabiltzen ditugu apalategiak, oheak, sofak eta sukalderako egiturak egiteko. Higaduratik eta hezetasunetik babesteko, berniza, txapak edo xaflak erabiltzen ditugu, altzarien itxura areagotuz aldi berean.

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.