ENHET Horm arm 2 apl/ate, zuria, 40x17x75 cm
Hau ere beharko duzu
Nola lortu
10 urteko bermea
ENHET serieak erraztu egiten du sukalde, bainugela edo arropa garbitzeko gela berria muntatzea. Hormako armairu apaldun honekin botilak eta potoak ikusgai izango dituzu. Gainera, ate zuri garbiak gela argitzen du.
Produktuaren xehetasunak
Ate- eta tiradera-aurrealde zuriekin itxura garbia, argia eta freskoa lortuko duzu, eta edozein koloretako ukituak eman ahal dizkiozu. Gustu guztietarako eta estiloz betea.
2 apaleko hormako armairu honekin botilak, potoak eta erabili ohi dituzun gauzak eskura izango dituzu.
"Wedge dowel" sistemari esker erraz muntatzen da eta osagarriak ia-ia ez dira ikusten.
Biltegi itxiek irekiek baino itxura lasaiagoa eta uniformeagoa ematen diote gelari.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Zabalera: 40 cm
- Sakonera: 17 cm
- Altuera: 75 cm
Bezeroen iritziak

Ezagutza partekatua berrikuntzen iturri
ENHET izan da sukalde eta bainugela arloetako adituek elkarlanean garatu duten lehenengo biltegi-seriea. Baina ondo pentsatuta, kolaborazio logikoa da. Sukaldeek zein komunek behar dituzte lanerako espazioa, biltegiratze-soluzioak eta antolatzeko aukerak, eta, leku hezeak izaki, denbora zein eguneroko erabilera jasan beharko dituzte. Jakin badakigu zenbait espaziotan jendeari batzuetan zaila eta neketsua iruditzen zaiola ingurua planifikatzea eta muntatzea. Hori aldatu egin nahi dugu.
ENHET seriearen helburuetako bat zen atal guztiak erraz muntatu behar zirela, intuizioz eta tresna berezirik erabili gabe. Armairu eta tiraderen kasuan, zurezko "wedge dowel" sistema erabiltzen da, zeina IKEA-ko osagarri klasikoen sistemak ordezten hasi baitzen duela urte batzuk.
"Grisen", muntatzeko erraza
Baina berrikuntza ezinbestekoa zen metalezko egituradun biltegi irekien kasuan. Horrela sortu zen "Grisen" ("Txerria" suedieraz), metalezko "wedge dowel" sistema, klik soil batez egiturak erraz muntatzeko aukera ematen duena. "Txerrikume txiki baten muturra dirudi; beraz, goitizena era naturalean bururatu zitzaigun" azaldu du Daniel Loader-ek, produktua sortzeko prozesuko kideak.
Altzairu fidagarria
Metalezko egituren erronketako bat zen altzairuak hezetasuna jasan behar zuela sukalde eta bainugeletan, herdoildu gabe. "Automobilgintzan erabiltzen den metodo bat deskubritu genuen, "AD estaldura" izenekoa" esan du Daniel-ek, eta azaldu du metodo horretan egituraren estalduran integratuta daudela atal guztiak. "Laborategiko proben argazkiak ikusita, argi geratu zitzaigun hura zela soluziorik onena. Bestelako estaldurak zituzten ataletan herdoila ageri zen, eta AD estaldura zuten ataletan, ordea, ez zen herdoilik ageri". Atzera begira, Danielek uste du proiektuak ikuspegi garrantzitsuak ahalbidetu dituela. "Zerbait gertatzen da esperientzia ezberdinak bizi izan dituen jende asko elkartzen duzunean, eta une sendo eta berritzaileak sor daitezke".
Materiala
Zer dira xafla eta laminatua?
Zurezko zenbait materialek zaintzeko erraza den xafla edo gainazal laminatu iraunkor bat behar dute babesteko. Erabileraren eta lortu nahi den akaberaren araberakoa da aukera. Maiz, paperezko xaflak biltegiratzeko altzarietarako erabiltzen ditugu; plastikozkoak, berriz, sukaldea eta komuna bezalako gune zailetarako. Gaur egun, erabiltzen dugun plastikoa birziklatua da nagusiki; iturri berriztagarrietako plastikoa erabiltzea da gure helburua. Laminatua erretxinaz bustitako paperez egina dago, hezetasunarekiko erresistentea den gainazal iraunkorra ematen diona sukalde-gainekoei.