Baina berrikuntza ezinbestekoa zen metalezko egituradun biltegi irekien kasuan. Horrela sortu zen "Grisen" ("Txerria" suedieraz), metalezko "wedge dowel" sistema, klik soil batez egiturak erraz muntatzeko aukera ematen duena. "Txerrikume txiki baten muturra dirudi; beraz, goitizena era naturalean bururatu zitzaigun" azaldu du Daniel Loader-ek, produktua sortzeko prozesuko kideak.
ENHET Arm bx+3 tir, zuria, 40x60x75 cm
Nola lortu
10 urteko bermea
ENHET serieak erraztu egiten du sukalde berria muntatzea. Armairu honek 3 tiradera ditu tresna txikienak edo eltze handienak gordetzeko. Pertsonalizatu gustukoen dituzun ENHET tiradera aurrealdeekin.
Produktuaren xehetasunak
3 tiraderako armairua sukaldeko tresnak, mahai-tresnak, eltzeak eta zartaginak gordetzeko toki zabalarekin.
Itxura zure esku, gustuko duzun ENHET serieko tiraderen aurrealdea aukera baitezakezu.
"Wedge dowel" sistemari esker erraz muntatzen da eta osagarriak ia-ia ez dira ikusten.
¾ tiradera zabalgarria edukiak begi-bistan eta eskura izateko.
Moldatu tiraderen barrualdea antolatzaileekin. Bereiz saltzen dira.
Hankak begi-bistan utzi ditzakezu, edo nahiago baduzu, ENHET idulkiaren atzean ezkutatu, itxura uniformea mantentzeko eta errazago garbitzeko.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
IKEA of Sweden
Informazio erabilgarria
Horman finkatu behar da modu seguruan instalatzeko. Horma-material bakoitzak finkatzeko gailu bat behar du. Erabili etxeko hormetarako egokiak diren finkatzeko gailuak. Bereiz saltzen dira.
Tiradera-aurrealdeak, sukalde-gainekoa, heldulekuak eta idulkia bereiz saltzen dira.
Sukalde-gainekoa oinarri-armairuari finkatzeko torlojuak barne.
Oinarri-armairu bat baino gehiago lotzeko torlojuak barne.
3 tiradera-gida pare eta 3 tiradera-kaxa barne. Osatu 3 ENHET tiradera-aurrealderekin, 40x15 cm (1 unitate) eta 40x30 cm (2 unitate). Bereiz saltzen dira.
2 ENHET armairurako hankekin osatu behar da. Bereiz saltzen dira.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Alboko panela:
- Partikula- eta zuntz-taula abaraskadun egitura duen paper betegarriarekin (% 100 paper birziklatua), Plastikozko xafla, Plastikozko ertza
- Beheko ohola/ Atzealdeko erraila:
- Ohol aglomeratua, Plastikozko xafla, Plastikozko ertza
- Tiradera:
- Altzairua, Poliester-hauts estaldura
- Tiraderaren oinarria:
- Zuntzezko ohola, Plastikozko xafla
Zainketa
Lehortu zapi garbi batekin.
Garbitu uretan hezetutako zapi leun batekin eta, behar izanez gero, erabili urratzen ez duen garbigarri bat.
Muntaketa eta dokumentuak
Neurketak
- Zabalera: 40.0 cm
- Sakonera: 60.0 cm
- Altuera: 75.0 cm
- Tiraderaren zabalera (barrurako): 33.9 cm
- Tiraderaren hondoa (barrurako): 51.8 cm
- Gehienezko pisua tiraderako: 14 kg
Bilgarriak
ENHET
Produktu-zenbakia404.404.22- Zabalera: 61 cm
- Altuera: 10 cm
- Luzera: 84 cm
- Pisua: 17.88 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
Ezagutza partekatua berrikuntzen iturri
ENHET izan da sukalde eta bainugela arloetako adituek elkarlanean garatu duten lehenengo biltegi-seriea. Baina ondo pentsatuta, kolaborazio logikoa da. Sukaldeek zein komunek behar dituzte lanerako espazioa, biltegiratze-soluzioak eta antolatzeko aukerak, eta, leku hezeak izaki, denbora zein eguneroko erabilera jasan beharko dituzte. Jakin badakigu zenbait espaziotan jendeari batzuetan zaila eta neketsua iruditzen zaiola ingurua planifikatzea eta muntatzea. Hori aldatu egin nahi dugu.
ENHET seriearen helburuetako bat zen atal guztiak erraz muntatu behar zirela, intuizioz eta tresna berezirik erabili gabe. Armairu eta tiraderen kasuan, zurezko "wedge dowel" sistema erabiltzen da, zeina IKEA-ko osagarri klasikoen sistemak ordezten hasi baitzen duela urte batzuk.
"Grisen", muntatzeko erraza
Altzairu fidagarria
Metalezko egituren erronketako bat zen altzairuak hezetasuna jasan behar zuela sukalde eta bainugeletan, herdoildu gabe. "Automobilgintzan erabiltzen den metodo bat deskubritu genuen, "AD estaldura" izenekoa" esan du Daniel-ek, eta azaldu du metodo horretan egituraren estalduran integratuta daudela atal guztiak. "Laborategiko proben argazkiak ikusita, argi geratu zitzaigun hura zela soluziorik onena. Bestelako estaldurak zituzten ataletan herdoila ageri zen, eta AD estaldura zuten ataletan, ordea, ez zen herdoilik ageri". Atzera begira, Danielek uste du proiektuak ikuspegi garrantzitsuak ahalbidetu dituela. "Zerbait gertatzen da esperientzia ezberdinak bizi izan dituen jende asko elkartzen duzunean, eta une sendo eta berritzaileak sor daitezke".
Materiala
Zer da eraikitako ohola?
Eraikitako oholak erabiltzen ditugu gure altzarietako asko egiteko, hala nola mahaiak eta armairuak. Arinak baina egonkorrak eta sendoak dira. Ohol bakoitzak taula aglomeratuz, zuntzezko oholez edo egur solidoz egindako egitura bat du; barnealdea, berriz, gehienbat paper birziklatuz egindako abaraska itxurako egitura bat da, bere eraikuntza bereziari esker oso iraunkorra dena. Ondoren, ohola pintura babeslearekin margotzen da, laminatu egiten da edo xaflekin estaltzen da, nahi den estiloaren arabera.

