ENHET 2 tiraderadun armairua/konketa, zuria, 60x40x60 cm
Nola lortu
10 urteko bermea
ENHET serieak erraztu egiten du bainugela berria muntatzea. Konketarako oinarri-armairu honek 2 tiradera ditu oinarrizko gauzak gorde ditzazun. Pertsonalizatu gustukoen dituzun ENHET tiradera aurrealdeekin.
Produktuaren xehetasunak
Goiko tiraderan gorde ditzakezu erabili ohi dituzun gauzak, ahala nola kotoizko disko txikiak, eskuilak eta higiene-produktuak, eta beheko tiraderan, eskuoihalak eta gainerakoa.
Diseinu burutsua, hodiak armairuaren atzean jartzeko tokiarekin eta tiradera zabalarekin.
"Wedge dowel" sistemari esker erraz muntatzen da eta osagarriak ia-ia ez dira ikusten.
Itxura zure esku, gustuko duzun ENHET serieko tiraderen aurrealdea aukera baitezakezu.
¾ tiradera zabalgarria edukiak begi-bistan eta eskura izateko.
Moldatu tiraderen barrualdea antolatzaileekin. Bereiz saltzen dira.
ENHET oinarri-armairuari hankak jarri ahal dizkiozu, edo zorua errazago garbitzeko, horman ere munta dezakezu zuzenean.
10 urteko bermea. Berme-liburuxkan aurkituko dituzu baldintza orokorrak.
Biltegi zabalak eta aproposak, bainugela txikietarako oinarri-armairuak 60 cm-ko zabalera besterik ez duelako.
IKEA of Sweden
Informazio erabilgarria
Horman finkatu behar da modu seguruan instalatzeko. Horma-material bakoitzak finkatzeko gailu bat behar du. Erabili etxeko hormetarako egokiak diren finkatzeko gailuak. Bereiz saltzen dira.
TVÄLLEN konketarekin eta RÄNNILEN ura biltzekoarekin osa daiteke. Bereiz saltzen dira.
2 ENHET armairurako hankekin osatu daiteke. Bereiz saltzen dira.
2 tiradera-gida pare eta 2 tiradera-kaxa barne. Osatu 2 ENHET tiradera-aurrealderekin, 60x30 cm (2 unitate). Bereiz saltzen dira.
Heldulekuak bereiz saltzen dira.
Oinarri-armairu bat baino gehiago lotzeko torlojuak barne.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Alboko panela:
- Partikula- eta zuntz-taula abaraskadun egitura duen paper betegarriarekin (% 100 paper birziklatua), Plastikozko xafla, Plastikozko ertza
- Beheko ohola/ Atzealdeko erraila:
- Ohol aglomeratua, Plastikozko xafla
- Tiradera:
- Altzairua, Poliester-hauts estaldura
- Tiraderaren oinarria:
- Zuntzezko ohola, Plastikozko xafla
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
Aholkuak eta zaintzeko argibideak
ENHET 2 tiraderadun armairua/konketa804.405.09ENHET 2 tiraderadun armairua/konketa804.405.09Neurketak
- Zabalera: 60 cm
- Sakonera: 40 cm
- Altuera: 60 cm
Bilgarriak
ENHET
Produktu-zenbakia804.405.09- Zabalera: 42 cm
- Altuera: 12 cm
- Luzera: 65 cm
- Pisua: 13.84 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
Materiala
Zer da eraikitako ohola?
Eraikitako oholak erabiltzen ditugu gure altzarietako asko egiteko, hala nola mahaiak eta armairuak. Arinak baina egonkorrak eta sendoak dira. Ohol bakoitzak taula aglomeratuz, zuntzezko oholez edo egur solidoz egindako egitura bat du; barnealdea, berriz, gehienbat paper birziklatuz egindako abaraska itxurako egitura bat da, bere eraikuntza bereziari esker oso iraunkorra dena. Ondoren, ohola pintura babeslearekin margotzen da, laminatu egiten da edo xaflekin estaltzen da, nahi den estiloaren arabera.


