- Lodiera: 28 mm
- Zarata xurgatzen du
Pribatutasuna areagotu eta idazmahai inguruko zarata gutxitu nahi duzu? EILIF bulegorako pantailari esker lan egiteko toki lasaia izango duzu, oztopo bisuala eta fisikoa izateaz gain, zarata xurgatzen baitu. Gainera, bulegoari itxura txukuna ematen dio.
Produktuaren xehetasunak
Idazmahai-banatzaileek soinua xurgatzen dutenez, txoko bereizia eta isila osatzen dute lasai lan egin dezazun, etxean zein bulegoan.
Pantaila erraz muntatzen da idazmahaian, dakarren brida erabiliz.
Oharrak, argazkiak eta nahi dituzun gainerako gauzak agerian jartzeko ere erabil dezakezu pantaila.
Feltroak zarata-maila murriztu, soinua xurgatu eta oihartzuna gutxitzen du.
Soinua xurgatzen duen pantaila hau honako estandarren arabera egiaztatu da: ISO 354 eta ISO 20189.
Tomasz Augustyniak
Informazio erabilgarria
Dakarren torloju-besarkagailuari esker, mahai-gaineko pantaila erraz munta daiteke 17-36 mm-ko lodiera duten gainaldeetan.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Barnealdeko ehuna:
- % 100 poliesterra (gutxieneko % 30 birziklatua)
- Kanpoko ehuna:
- % 100 poliesterra (gutxieneko % 60 birziklatua)
Zainketa
Garbitzeko, erabil ezazu luma-eskuila edo pasa ezazu xurgagailua eskuila leuna ipinita.
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
EILIF Idazmahairako pantaila404.710.60Neurketak
- Zabalera: 120 cm
- Altuera: 48 cm
- Lodiera: 28 mm
Bilgarriak
EILIF
Produktu-zenbakia404.710.60- Zabalera: 48 cm
- Altuera: 4 cm
- Luzera: 125 cm
- Pisua: 2.07 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak
JasangarritasunaPeople and planet
Bizimodu jasangarria etxean
Zarata blokeatzeko panel bat sor daiteke PET botila batekin
EILIF serieko panelak "zero hondakin" printzipioaren arabera fabrikatzen dira, eta horrek esan nahi du ekoizpenean zehar gutxieneko hondakin kopuru bat dagoela eta materiala berrerabilgarria dela produktua erabili ondoren. Hori lortzeko, plastiko mota bakarra erabili dugu, zehazki PET botila birziklatuak, pantailetako poliesterrerako. Horrek esan nahi du erabat birzikla daitezkeela, birrindu eta zerbait berria egin beren bizi-zikloaren amaieran. Ez dago ezer hoberik hondakinak minimizatzeko.
Materiala
Zer da poliester birziklatua?
Poliester birziklatuzko produktuak sortzen ditugunean, PET botilek eta bestelako poliester-iturriek bizitza berria lortzen dute, ehunak, biltegiratze-kaxak, sukaldeko aurrealdeak eta lanparak bezalako produktuetan. Horiek erabiltzean, poliester birjinezko produktuen kalitate eta funtzio beraz gozatuko duzu. Eta, noski, hura bezain garbiak eta seguruak dira zentzu guztietan. Eta, agian, alderik onena hauxe da: lehengai berri gutxiago erabiltzen laguntzen duzu.






