DRAGON mahai-tresneriak 30 urte daramatza gure aukeren artean, eta oso preziatua da iraunkorra eta diseinu denborazkanpokoa duelako. Horregatik gure jatetxeen arteko askotan erabiltzen dugu.
Produktuaren xehetasunak
Mahai-tresnak iraunkorra eta garbitzeko erraza den altzairu herdoilgaitzez eginak daude.
Mahai mota ezberdinekin primeran geratzen den diseinu garbiko mahai-tresnen sorta.
Carl-Gustaf Jahnsson
Neurketak
- Luzera: 17 cm
- Pakete-kopurua: 6 pack
Bezeroen iritziak
Materiala
Zer da altzairu herdoilgaitza?
Altzairu herdoilgaitza nonahi dago: eraikinen egituretan, autoetan, harrasketan, labanetan... Erraza da ikustea zergatik dituen hainbeste erabilera. Altzairu herdoilgaitza sendoa eta iraunkorra da, eta erresistentzia ona du korrosioarekiko; hau da, herdoilarekiko. Oro har, nikel gutxi izaten du, eta IKEA produktuetarako nagusiki nikelik gabeko altzairu herdoilgaitza erabiltzen dugu. Beste metal asko bezala, behin eta berriz birzikla daiteke gauza berri eta erresistente bat sortzeko, bere propietate baliotsuak galdu gabe.
Kalitatea
Mahai-tresnei buruzko hitz batzuk
Mahai-tresna guztiek nolabaiteko zaintza behar dute hasierako akabera mantendu ahal izateko. Pasatu mahai-tresnak uretatik erabili ondoren, janari-hondar guztiak kentzeko, nahiz eta aurrerago garbitzea pentsatzen baduzu. Ontzi-garbigailua baduzu, aukeratu ziklo laburra eta lehortu mahai-tresnak eskuz. Horrela, oxidazioak edo itsatsita gelditzen den janariak eragindako orbanak saihestuko dituzu, eta ez dira kaltetuko ontzi-garbigailu barruan, toki heze eta beroan, denbora luzez uzteagatik. Eskerrak aholkuak doakoak diren!
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Carl-Gustaf Jahnsson diseinatzaileak DRAGON mahai-tresneria sortu zuenean, bere gustura eta gehiengoen eskaeretara egokitutako serie denboragabe bat diseinatu nahi izan zuen. Arrakasta handiko mahai-tresneria izan da, gainerako serieek baino gehiago biziraun duena. Eta munduko hainbat tokitan fabrikatu bada ere, bere jatorrizko forma gorde du. Zure etxerako aproposa da, eta gure dendetako jatetxe askotan ere erabiltzen da".