Nola lortu
- Garbigailuan garbitu daiteke
Animalien erregea, besarka daitekeen formatu txikian. Lasaitzen zaituen bitartean, zurekin esploratzera eta abenturetara lagunduko dizun laguna. Birziklatutako poliesterrez egina dago, eta DJUNGELSKOG bildumaren parte da.
Produktuaren xehetasunak
Ba al zenekien lehoi gehienak oihanean bizi direla? Lagun bigun honek adats polit bat du, haurrari oihanean dagoela edo bere irudimen zoragarriaren toki batean dagoela amets egiten lagunduko diona.
Birziklatutako poliesterrez egina, azal sentikorrerako leuna eta samurra dena.
Jolasteko prest zaudenean, zure laguna eskura egotea nahi izango duzu. Horregatik jostailu bigun honek zure haurraren motxilan edo poltsan sartzeko tamaina perfektua du, edonon dagoela ere alboan eduki dezan.
Peluxe guztiei gustatzen zaie besarkatzea, kontsolatzea, jolastea eta entzutea. Gainera, guztiz seguruak dira, segurtasun-probak gainditu baitituzte.
Badakigu gure peluxeek maitasunez betetako urte askoz iraun behar dutela. Horregatik, material bigunak eta begi brodatuak aukeratu ditugu, garbitze-proba zorrotzak egin dizkiegu eta produktu kimiko kaltegarririk ez dutela ziurtatu dugu.
IKEA of Sweden
Neurketak
- Luzera: 13 cm
Bezeroen iritziak
Kalitatea
Politak eta seguruak dira? Noski baietz
Egon lasai. Umeentzako gure produktu guztiek kalitate- eta segurtasun-estandarrik zorrotzenak betetzen dituzte. Gure jostailuek erresistentzia-froga gogorrak gainditu dituzte, eta 2 urteko edozein umek egin dezakeena baino indar handiagoak aplikatu dizkiegu. Larritzeko arrazoirik izan ez dezazun eta zure seme-alabek atsedenik gabe jolas dezaten.
Funtzionaltasuna
Behin eta berriz besarkatzeko peluxeak
Badakigu gure peluxeek maitasunez betetako urte askoz iraun behar dutela. Horregatik, material bigunak eta begi brodatuak aukeratu ditugu, garbitze-proba zorrotzak egin diezkegu eta produktu kimiko kaltegarririk ez dutela ziurtatu dugu. Erraza izango da berriak balira bezala mantentzea, garbigailuan garbi daitezkeelako.