Saltatu

BRÄNNBOLL Saskia, grisa/horia, 30x33x30 cm

29,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Feltrozko saski hau bikaina da jokatzeko osagarriak gordetzeko. Heldulekuekin erraza da nahi duzun tokira eramatea, eta estalkiarekin hautsetik babestuta dago barrukoa. Ezin hobeto egokitzen da KALLAX apalategietan.

Produktu-zenbakia505.865.36

Produktuaren xehetasunak

Heldulekuei esker, erraza da saskia leku batetik bestera eramatea eta, gainera, zoruko euskarri gisa ere erabil daitezke tolesten dituzunean. Hala, erraza da edukiak eskura izatea jokoan ari zarenean.

Erraz karga ditzakezu zure gailuak saskian dauden bitartean, kableak alboko zulotik sar ditzakezulako.

Estalkidun feltrozko saski honetan, jokoetarako osagarri guztiak seguru, leun eta hautsetik babestuta egongo dira.

Feltrozko materialak saskiari itxura goxo eta leuna ematen dio, barneko estilo gehienekin bat egiten duena.

Saskia ezin hobeto egokitzen da KALLAX apalategietan.

Diseinatzailea

Anna-Maria Nilsson

Produktu-zenbakia505.865.36

Informazio erabilgarria

Gehieneko karga: 5 kg.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

NOTRANS/ NOTRANS:
100 % poliesterra
Heldulekua/kirtena:
Altzairua, Poliester-hauts estaldura

Zainketa

Saskia

Ez garbitu.

Ez erabili lixibarik.

Ez lehortu lehorgailuan.

Ez garbitu lehorrean.

Erabili xurgagailua.

Metala

Garbitu zapi heze batekin.

Lehortu zapi garbi batekin.

Muntaketa eta dokumentuak

Muntatzeko argibideak

BRÄNNBOLL Saskia505.865.36

Neurketak

  • Zabalera: 30 cm
  • Sakonera: 33 cm
  • Altuera: 30 cm
  • Gehienezko pisua: 5 kg
  • Gutxieneko altuera: 30 cm
  • Gehienezko altuera: 53 cm

Bilgarriak

Produktu hau 2 paketek osatzen dute.

BRÄNNBOLL

Produktu-zenbakia505.865.36
Produktuak hainbat pakete ditu
  • Zabalera: 31 cm
  • Altuera: 17 cm
  • Luzera: 33 cm
  • Pisua: 0.93 kg
  • Paketeak: 1
  • Zabalera: 27 cm
  • Altuera: 25 cm
  • Luzera: 27 cm
  • Pisua: 0.31 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.8Batez besteko balorazioa
6Iritziak

Jolasteko prest, baita gainerako guztirako ere

Gaur egun, gaming-a modu askotan ematen da: hainbat plataformatan, bakarrik edo taldean, baita etxetik kanpo ere. BRÄNNBOLL-ekin, era horretako gamineg-erako altzari- eta osagarri-bilduma bat sortu nahi genuen, sentsazio etxetiarra ematen dutenak.

Philip Dilé-k produktuen garapenean lan egiten du, eta "gamer" deritzaien jokalarien behar berrien ikerketan parte hartu zuen. Honakoa aurkitu zuen: produktu hauek ongi funtzionatu behar dute jokatzeko eta zerbait erantsi behar diote esperientziari, baina etxearekin ondo konbinatu behar dute jolasteko erabiltzen ez direnean. Bereziki, jokalariak eta jokalariak ez direnak elkarrekin bizi direnean eta leku falta dagoenean. “Horregatik da hain garrantzitsua jarduera ezberdinak burutu ahal izatea bertan! Bi gauza dira garrantzisuak: diseinua eta funtzioa”, dio Philipek. “Pieza malguak eta mugikorrak funtsezkoak dira, baita horien itxura ere”.

Gaming-ak ez du zertan guztia beltza izan behar

Gure diseinatzaileek lanari ekin zioten. Marta Kuprińska da haietako bat, eta bere intuizioa jarraitu zuen. Zer ikusi zuen? Koloreak. “Ausarta izan nahi nuen. Aulkiaren kasuan, errebelde samarra ere izan nintzen. Prototipo gris bat fabrikatik iritsi zenean, estalki urdin distiratsu bat jarri nion ezkutuan, eta gure diseinu-sailean jarri nuen. Jendeak ikusi ahala, aukera aparta zela sentitu zuten, baiezkoa emanez!”. “Urdina gustuko ez baduzu, ordea, gris ilunean ere eskuragarri dago”, erantsi du Martak, barrez.

Osagarri dezente

BRÄNNBOLL bildumak etxean hainbat funtzio izan ditzan diseinatu da. Baina kontua ez da produktuei mila ezaugarri gehitzea. Oreka aurkitzea da kontua. “Aulkia, adibidez, berriro ere. Besaulki normal baten antzera erabili dezakezu, edo eroso eseri bertan joko-saio luze baterako. Eta gurpilei esker, erraza da zure espazioa berrantolatzea beharrezkoa denean”, dio Martak. Ez duzu gamer-jokalaria izan behar produktu hauek erabili eta maitatzeko. Nork erabiliko dituen edo nola, zehazki ez dakigu. “Eta hor dago edertasuna! Izugarri gustatzen zait jendeak gure produktuak modu ezberdinean erabiltzea”.

Informazio gehiago

Produktuaren atzeko ideia

Produktuaren atzeko ideia

"Zure gaming-ekipoa antolatuta mantentzea erronka bat izan daiteke. Horregatik erabaki nuen soluzio bat sortzea: BRÄNNBOLL feltrozko saski eramangarria, estalkiarekin. Eskuzko kontrolagailuak, aurikularrak eta kargagailuak bertan daude, leun, eroso eta babestuta. Eta saskian dauden bitartean kargatu ditzakezunez, ekintzarako prest egongo dira beti. Espero dut jolastea errazagoa izatea eta zure etxeko barne-xehetasun bikaina bihurtzea".

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.