Saltatu

BRÄNNBOLL Mahai osagarri gurpilduna, lizar-efektu argia/zuria, 69x39 cm

34,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Jokoa topera jokatzeko janaria, mokaduak eta edariak behar dituzu. Mahai osagarri honekin, behar duzun guztia bertan jarri eta zure toki gogokoenera eraman dezakezu, jokatu bitartean energia gehigarria eskura izateko.

Produktu-zenbakia005.863.60

Produktuaren xehetasunak

Jolasteko gogoz? Mahai osagarri hau ezin hobea da mokaduak eta edariak jartzeko, partida ikusteko garaia denean.

Gurpiltxoei esker, mahai osagarria nahi duzun tokira mugi dezakezu jokatzen hasteko garaia denean.

Ertz altua helduleku gisa erabil daiteke mahai osagarria toki batetik bestera eramatean, eta janaria eta edariak irristatzea ekiditen du.

Mahaia pakete zapalean datorrenez eta arina denez, erraz eraman ahal izango duzu etxera.

Mahai osagarriaren altuerak bat egiten du BRÄNNBOLL joko-eserlekuarekin. Bereiz saltzen da eserlekua.

Diseinatzailea

Marta Krupińska

Produktu-zenbakia005.863.60

Informazio erabilgarria

Gehienezko pisua: 10 kg.

BRÄNNBOLL joko-aulkiarekin konbina daiteke.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

NOTRANS:
Altzairua, Altzairua, Poliester-hauts estaldura
Ohola:
Ohol aglomeratua, Melamina-xafla, Plastikozko ertza

Zainketa

Garbitu zapi heze batekin.

Lehortu zapi garbi batekin.

Muntaketa eta dokumentuak

Aholkuak eta zaintzeko argibideak

BRÄNNBOLL Mahai osagarri gurpilduna005.863.60

Neurketak

  • Altuera: 40 cm
  • Luzera: 69 cm
  • Gehienezko pisua: 10 kg
  • Zabalera: 39 cm

Bilgarriak

BRÄNNBOLL

Produktu-zenbakia005.863.60
  • Zabalera: 40 cm
  • Altuera: 7 cm
  • Luzera: 75 cm
  • Pisua: 4.98 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.5Batez besteko balorazioa
8Iritziak

Honentzako osagarriak: BRÄNNBOLL

Egurrezko zoru baten gainean marko urdin bat duen gurpil hori bat duen joko-mahai sendo baten lehen planoa.

Jolasteko prest, baita gainerako guztirako ere

Gaur egun, gaming-a modu askotan ematen da: hainbat plataformatan, bakarrik edo taldean, baita etxetik kanpo ere. BRÄNNBOLL-ekin, era horretako gamineg-erako altzari- eta osagarri-bilduma bat sortu nahi genuen, sentsazio etxetiarra ematen dutenak.

Philip Dilé-k produktuen garapenean lan egiten du, eta "gamer" deritzaien jokalarien behar berrien ikerketan parte hartu zuen. Honakoa aurkitu zuen: produktu hauek ongi funtzionatu behar dute jokatzeko eta zerbait erantsi behar diote esperientziari, baina etxearekin ondo konbinatu behar dute jolasteko erabiltzen ez direnean. Bereziki, jokalariak eta jokalariak ez direnak elkarrekin bizi direnean eta leku falta dagoenean. “Horregatik da hain garrantzitsua jarduera ezberdinak burutu ahal izatea bertan! Bi gauza dira garrantzisuak: diseinua eta funtzioa”, dio Philipek. “Pieza malguak eta mugikorrak funtsezkoak dira, baita horien itxura ere”.

Gaming-ak ez du zertan guztia beltza izan behar

Gure diseinatzaileek lanari ekin zioten. Marta Kuprińska da haietako bat, eta bere intuizioa jarraitu zuen. Zer ikusi zuen? Koloreak. “Ausarta izan nahi nuen. Aulkiaren kasuan, errebelde samarra ere izan nintzen. Prototipo gris bat fabrikatik iritsi zenean, estalki urdin distiratsu bat jarri nion ezkutuan, eta gure diseinu-sailean jarri nuen. Jendeak ikusi ahala, aukera aparta zela sentitu zuten, baiezkoa emanez!”. “Urdina gustuko ez baduzu, ordea, gris ilunean ere eskuragarri dago”, erantsi du Martak, barrez.

Osagarri dezente

BRÄNNBOLL bildumak etxean hainbat funtzio izan ditzan diseinatu da. Baina kontua ez da produktuei mila ezaugarri gehitzea. Oreka aurkitzea da kontua. “Aulkia, adibidez, berriro ere. Besaulki normal baten antzera erabili dezakezu, edo eroso eseri bertan joko-saio luze baterako. Eta gurpilei esker, erraza da zure espazioa berrantolatzea beharrezkoa denean”, dio Martak. Ez duzu gamer-jokalaria izan behar produktu hauek erabili eta maitatzeko. Nork erabiliko dituen edo nola, zehazki ez dakigu. “Eta hor dago edertasuna! Izugarri gustatzen zait jendeak gure produktuak modu ezberdinean erabiltzea”.

Informazio gehiago

Produktuaren atzeko ideia

Produktuaren atzeko ideia

"Funtzionaltasuna de niretzat garrantzitsuena. Hori da BRÄNNBOLL mahai osagarri gurpilduna diseinatzean islatu nahi nuena. Ahalik eta hobekien jolasteko, janaria, aperitiboak eta edariak behar dituzu. Mahai honi esker, gauza guztiak utzi, dena gogokoen duzun lekura eraman eta beti energia gehigarri pixka bat eduki ahal izango duzu eskura jokatzen duzun bitartean. Altzairuzko hodiz egindako egitura altua helduleku bezala erabil daiteke, eta gauzak gainazaletik erortzea saihesten du herensugearen burua mozteko ezpata hartzen duzunean edo tenis-partida baten erdian zaudenean".

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.