BRÄNNBOLL Joko-gunea
Nola lortu
Beti prest. Jokoan aritzeko gune malgu honek zure gailu guztiak gordetzen ditu segituan has zaitezen. Jokoan aritzeaz nekatzen zarenean, ateen ostean gorde dezakezu guztia, baita joko-aulkia ere.
Produktuaren xehetasunak
Idazmahaitik gertuen dagoen apalean, 24"-ko pantaila laua edo gailu gogokoenak jar ditzakezu idazmahaian toki gehiago izateko.
Goiko apal erregulagarrian, gogokoen dituzun gauzak agerian jar ditzakezu edo entzungailuak eta jokatzeko gainerako gailuak eskura izan.
Behealdean PC dorrerako apal bat dago, eskuinean edo ezkerrean muntatu dezakezuna, idazmahaian tokia egiteko.
Jokatzen amaitu ondoren, mahaigain tolesgarria tolestu eta joko-aulkia erraz eta txukun sar dezakezu.
Ateetako gurpiltxoei esker, erraz ireki daiteke zorua marruskatu gabe, berdin dio zorua irregularra bada.
Feltrozko materialak ukitu goxo eta leuna ematen dio altzari honi; dekorazio estilo gehienekin konbinatzen du eta barnean duen jokoetarako gailuak babesten ditu.
Ilargi-erdi formako helduleku horiarekin tinko eutsi ahal izango diozu, ukitu dibertigarria emateaz gain.
Oso ongi konbinatzen du LÖPARBANA joko-aulkiarekin.
Anna-Maria Nilsson
Neurketak
- Zabalera: 100 cm
- Sakonera: 72 cm
- Altuera: 180 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: BRÄNNBOLL
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.


Jolasteko prest, baita gainerako guztirako ere
Gaur egun, gaming-a modu askotan ematen da: hainbat plataformatan, bakarrik edo taldean, baita etxetik kanpo ere. BRÄNNBOLL-ekin, era horretako gamineg-erako altzari- eta osagarri-bilduma bat sortu nahi genuen, sentsazio etxetiarra ematen dutenak.
Philip Dilé-k produktuen garapenean lan egiten du, eta "gamer" deritzaien jokalarien behar berrien ikerketan parte hartu zuen. Honakoa aurkitu zuen: produktu hauek ongi funtzionatu behar dute jokatzeko eta zerbait erantsi behar diote esperientziari, baina etxearekin ondo konbinatu behar dute jolasteko erabiltzen ez direnean. Bereziki, jokalariak eta jokalariak ez direnak elkarrekin bizi direnean eta leku falta dagoenean. “Horregatik da hain garrantzitsua jarduera ezberdinak burutu ahal izatea bertan! Bi gauza dira garrantzisuak: diseinua eta funtzioa”, dio Philipek. “Pieza malguak eta mugikorrak funtsezkoak dira, baita horien itxura ere”.
Gaming-ak ez du zertan guztia beltza izan behar
Gure diseinatzaileek lanari ekin zioten. Marta Kuprińska da haietako bat, eta bere intuizioa jarraitu zuen. Zer ikusi zuen? Koloreak. “Ausarta izan nahi nuen. Aulkiaren kasuan, errebelde samarra ere izan nintzen. Prototipo gris bat fabrikatik iritsi zenean, estalki urdin distiratsu bat jarri nion ezkutuan, eta gure diseinu-sailean jarri nuen. Jendeak ikusi ahala, aukera aparta zela sentitu zuten, baiezkoa emanez!”. “Urdina gustuko ez baduzu, ordea, gris ilunean ere eskuragarri dago”, erantsi du Martak, barrez.
Osagarri dezente
BRÄNNBOLL bildumak etxean hainbat funtzio izan ditzan diseinatu da. Baina kontua ez da produktuei mila ezaugarri gehitzea. Oreka aurkitzea da kontua. “Aulkia, adibidez, berriro ere. Besaulki normal baten antzera erabili dezakezu, edo eroso eseri bertan joko-saio luze baterako. Eta gurpilei esker, erraza da zure espazioa berrantolatzea beharrezkoa denean”, dio Martak. Ez duzu gamer-jokalaria izan behar produktu hauek erabili eta maitatzeko. Nork erabiliko dituen edo nola, zehazki ez dakigu. “Eta hor dago edertasuna! Izugarri gustatzen zait jendeak gure produktuak modu ezberdinean erabiltzea”.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"BRÄNNBOLL gaming-estazioarekin nuen helburua beste dekorazio batzuekin konbinatuko zuen irtenbide bat sortzea zen, non zure ekipo osoa bildu ahal izango zenuen eta erraz aldatu ' Joko hasita' eta 'Joko amaitua' artean. Estazioak behar duen guztia dauka: idazmahaia, monitorea, PC dorrea, bozgorailuak eta bere gaming-aulkia. Eta jolasteko unea iristen denean, ateak ireki eta jolasten hasten da. Eta partida amaitzean, dena ate atzean ezkutatuko duzu. Txukun-txukun!"