Besaulki sinple eta dotore honek zure mugimenduei jarraitzen die eta jokoaren parte izango bazina bezala sentiarazten zaitu. Aurrera eta atzera okertu dezakezu, albo batera eta bestera balantzan egin, baita aurrera eta atzera.
Produktuaren xehetasunak
Besaulkiak jokatu bitartean egiten dituzun mugimenduak jarraitzen ditu, eta horri esker, dibertigarriagoa da, jokoaren parte izango bazina bezala sentituko baituzu.
Sarez egindako bizkarraldeak aireari igarotzen uzten dio eta bereziki atsegina da partida luzatzen denerako.
Joko-saio bizi baten ondoren, egin balantzan aurrera eta atzera besaulkian lasaitzeko.
Partida gogor ugari jasateko eginda dago, karbono-altzairuzko egitura eta sareta oso iraunkorra, eta sendoa delako eta formari luzaroan eusten diolako.
Diseinu sinple baina dotorea erakargarria da eta zure etxeari xehetasun xarmagarria gehitzen dio, jokatzea erosoagoa eta gozagarriagoa egiten duena.
Esertzeko erosoa gorputzaren formako atzeko euskarriari esker; bizkarraldearen beheko parterako euste egokia eskaintzen du.
Besaulkia arina da eta mugitzeko erraza, lagunekin partida bat azkar antolatzea nahi baduzu.
David Wahl
Neurketak
- Zabalera: 81 cm
- Sakonera: 85 cm
- Altuera: 81 cm
- Eserlekuaren zabalera: 62 cm
- Eserlekuaren sakonera: 54 cm
- Eserlekuaren altuera: 41 cm
Bezeroen iritziak

Jolasteko prest, baita gainerako guztirako ere
Gaur egun, gaming-a modu askotan ematen da: hainbat plataformatan, bakarrik edo taldean, baita etxetik kanpo ere. BRÄNNBOLL-ekin, era horretako gamineg-erako altzari- eta osagarri-bilduma bat sortu nahi genuen, sentsazio etxetiarra ematen dutenak.
Philip Dilé-k produktuen garapenean lan egiten du, eta "gamer" deritzaien jokalarien behar berrien ikerketan parte hartu zuen. Honakoa aurkitu zuen: produktu hauek ongi funtzionatu behar dute jokatzeko eta zerbait erantsi behar diote esperientziari, baina etxearekin ondo konbinatu behar dute jolasteko erabiltzen ez direnean. Bereziki, jokalariak eta jokalariak ez direnak elkarrekin bizi direnean eta leku falta dagoenean. “Horregatik da hain garrantzitsua jarduera ezberdinak burutu ahal izatea bertan! Bi gauza dira garrantzisuak: diseinua eta funtzioa”, dio Philipek. “Pieza malguak eta mugikorrak funtsezkoak dira, baita horien itxura ere”.
Gaming-ak ez du zertan guztia beltza izan behar
Gure diseinatzaileek lanari ekin zioten. Marta Kuprińska da haietako bat, eta bere intuizioa jarraitu zuen. Zer ikusi zuen? Koloreak. “Ausarta izan nahi nuen. Aulkiaren kasuan, errebelde samarra ere izan nintzen. Prototipo gris bat fabrikatik iritsi zenean, estalki urdin distiratsu bat jarri nion ezkutuan, eta gure diseinu-sailean jarri nuen. Jendeak ikusi ahala, aukera aparta zela sentitu zuten, baiezkoa emanez!”. “Urdina gustuko ez baduzu, ordea, gris ilunean ere eskuragarri dago”, erantsi du Martak, barrez.
Osagarri dezente
BRÄNNBOLL bildumak etxean hainbat funtzio izan ditzan diseinatu da. Baina kontua ez da produktuei mila ezaugarri gehitzea. Oreka aurkitzea da kontua. “Aulkia, adibidez, berriro ere. Besaulki normal baten antzera erabili dezakezu, edo eroso eseri bertan joko-saio luze baterako. Eta gurpilei esker, erraza da zure espazioa berrantolatzea beharrezkoa denean”, dio Martak. Ez duzu gamer-jokalaria izan behar produktu hauek erabili eta maitatzeko. Nork erabiliko dituen edo nola, zehazki ez dakigu. “Eta hor dago edertasuna! Izugarri gustatzen zait jendeak gure produktuak modu ezberdinean erabiltzea”.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Asko inspiratu ninduen bideojokoetan jokatzean pertsonak nola mugitzen diren ikusteak. Batez ere lasterketetan jokatzen dutenean, eta errepideko edo pistako bihurguneak jarraitzen dituztenean. Beraz, jokalariarekin batera mugi daitekeen aulki bat sortzea erabaki nuen. Emaitza BRÄNNBOLL gaming-besaulkia da. Bere eserlekua aurrerantz, atzerantz eta alboetarantz mugitzen da. Nolabait ere, besaulkiarekin bat egingo duzu, eta horrek jokoaren esperientzia are inguratzaileagoa eta dibertigarriagoa bihurtzen du".