Gure diseinatzaileek lanari ekin zioten. Marta Kuprińska da haietako bat, eta bere intuizioa jarraitu zuen. Zer ikusi zuen? Koloreak. “Ausarta izan nahi nuen. Aulkiaren kasuan, errebelde samarra ere izan nintzen. Prototipo gris bat fabrikatik iritsi zenean, estalki urdin distiratsu bat jarri nion ezkutuan, eta gure diseinu-sailean jarri nuen. Jendeak ikusi ahala, aukera aparta zela sentitu zuten, baiezkoa emanez!”. “Urdina gustuko ez baduzu, ordea, gris ilunean ere eskuragarri dago”, erantsi du Martak, barrez.
Hona hemen BRÄNNBOLL lounge aulki puzgarria! Aulkiarekin eta berekin dakarren ponpaz sartutako airearekin erraz sor dezakezu jokoan aritzeko toki eroso propioa minutu gutxian.
Produktuaren xehetasunak
Berekin datorren ponparekin, jokatu bitarteko eroso esertzeko eta euskarri egokia lortzeko behar duzun airearekin bete dezakezu lounge aulkia.
Lounge aulkia puztuta dagoenean, hormako kako batetik zintzilikatuta gorde dezakezu, atzean duen begizta erabilita.
Lounge aulki arina erraz mugi dezakezu zure txokorik gogokoenera, atzealdeko begiztatik tira eginda.
Estalkiaren saretadun ehunak aireari igarotzen uzten dio eta bereziki atsegina da partida luzatzen denerako.
Freskatzeko garaia denean, estalkia kendu eta garbigailuan garbi dezakezu.
Marta Krupińska
Informazio erabilgarria
7 minutu inguru behar dira besaulkia barne datorren ponparekin puzteko.
Ponpa barne.
Aire-ganbera aldizka ponpatu behar da, itxura eta erosotasun optimoa izateko.
Geh. aire-presioa: 0,07 bar (7 kPa).
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Oihala/ Oihalezko zorroa:
- % 100 poliesterra (gutxieneko % 90 birziklatua)
- NOTRANS/ NOTRANS:
- Kautxu sintetikoa
- NOTRANS:
- Poliuretanoa 21 kg/m3, Ehundu gabeko polipropilenoa
- NOTRANS:
- Polietilenozko plastikoa, Polietilenozko plastikoa, Plastiko polipropilenikoa
Zainketa
Garbitu garbigailuan, gehienez ere 40°C-tan, programa arruntean.
Ez erabili lixibarik.
Ez lehortu lehorgailuan.
Ez lisatu.
Ez garbitu lehorrean.
Segurtasuna eta betetzea
Muntaketa eta dokumentuak
Muntatzeko argibideak
BRÄNNBOLL Gaming-besaulki puzgarria905.862.85Aholkuak eta zaintzeko argibideak
BRÄNNBOLL Gaming-besaulki puzgarria905.862.85Neurketak
- Zabalera: 85 cm
- Sakonera: 85 cm
- Altuera: 43 cm
- Gehienezko pisua: 110 kg
Bilgarriak
BRÄNNBOLL
Produktu-zenbakia905.862.85- Zabalera: 30 cm
- Altuera: 18 cm
- Luzera: 57 cm
- Pisua: 2.03 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak

Jolasteko prest, baita gainerako guztirako ere
Gaur egun, gaming-a modu askotan ematen da: hainbat plataformatan, bakarrik edo taldean, baita etxetik kanpo ere. BRÄNNBOLL-ekin, era horretako gamineg-erako altzari- eta osagarri-bilduma bat sortu nahi genuen, sentsazio etxetiarra ematen dutenak.
Philip Dilé-k produktuen garapenean lan egiten du, eta "gamer" deritzaien jokalarien behar berrien ikerketan parte hartu zuen. Honakoa aurkitu zuen: produktu hauek ongi funtzionatu behar dute jokatzeko eta zerbait erantsi behar diote esperientziari, baina etxearekin ondo konbinatu behar dute jolasteko erabiltzen ez direnean. Bereziki, jokalariak eta jokalariak ez direnak elkarrekin bizi direnean eta leku falta dagoenean. “Horregatik da hain garrantzitsua jarduera ezberdinak burutu ahal izatea bertan! Bi gauza dira garrantzisuak: diseinua eta funtzioa”, dio Philipek. “Pieza malguak eta mugikorrak funtsezkoak dira, baita horien itxura ere”.
Gaming-ak ez du zertan guztia beltza izan behar
Osagarri dezente
BRÄNNBOLL bildumak etxean hainbat funtzio izan ditzan diseinatu da. Baina kontua ez da produktuei mila ezaugarri gehitzea. Oreka aurkitzea da kontua. “Aulkia, adibidez, berriro ere. Besaulki normal baten antzera erabili dezakezu, edo eroso eseri bertan joko-saio luze baterako. Eta gurpilei esker, erraza da zure espazioa berrantolatzea beharrezkoa denean”, dio Martak. Ez duzu gamer-jokalaria izan behar produktu hauek erabili eta maitatzeko. Nork erabiliko dituen edo nola, zehazki ez dakigu. “Eta hor dago edertasuna! Izugarri gustatzen zait jendeak gure produktuak modu ezberdinean erabiltzea”.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Ez naiz gamer bat, baina sarritan une batean jokatu ondoren lurrean amaitzen duzula ikasi dut". Beraz, zergatik ez sortu hor esertzea erosoa egiten duen zerbait? Horrela sortu zen BRÄNNBOLL gaming-aulkiaren ideia. Donut-forma dibertigarria iruditu zitzaidan lurrean jarritako kuxin pilotik zutitu nintzenean. Agian harrigarriena aulkia puzgarria eta zorroa garbigarria izatea erabakitzea da. Sekulakoa, ezta?"









