BLÅVINGAD 5 unitateko peluxe sorta, ozeanoko animaliak/askotariko koloreak
Nola lortu
- Garbigailuan garbitu daiteke
Ozeanoko 5 lagun txiki eta leunen sorta osoa, zure umeari zorionez jarraitzen diotenak beren abenturetan. Motxila batean eramateko edo poltsikoan sartzeko tamaina egokia.
Produktuaren xehetasunak
Ozeanoaren gainazalaren azpian mundu magiko bat dago, izaki zirraragarriz betea. Ezagutzen ditu zure umeak talde honetako 5 animaliak?
Birziklatutako poliesterrez egina, azal sentikorrerako leuna eta samurra dena.
Produktu honen betegarria poliester birziklatua du, itsasoan amaituko lukeen plastikoz egina. Plastiko hori itsasertzetik hasi eta lur-barrualdera 50 km-ra arteko tartean jaso da.
Peluxe guztiei gustatzen zaie besarkatzea, kontsolatzea, jolastea eta entzutea. Gainera, guztiz seguruak dira, segurtasun-probak gainditu baitituzte.
Badakigu gure peluxeek maitasunez betetako urte askoz iraun behar dutela. Horregatik, material bigunak eta begi brodatuak aukeratu ditugu, garbitze-proba zorrotzak egin dizkiegu eta produktu kimiko kaltegarririk ez dutela ziurtatu dugu.
Erraza da garbi eta fresko mantentzea, peluxea 40 °C-tan garbitu baitaiteke makinaz.
S Edholm/L Ullenius
Neurketak
Bezeroen iritziak

Murgildu mirarien munduan
Izurde nabigatzaileak, dortoka bitxiak eta olagarro jostalariak. Itsaso sakon handia mundu xarmatua da eta irudimena pizten du. BLÅVINGAD sorta egiteko inspirazioa eman zigun. Proiektuan lan egitean, konturatu ginen haur asko kezkatzen direla ozeanoez eta bertako biztanleez.
"Haurrek konpromisoa dute munduko ozeanoetako kutsadurarekin eta bertan bizi diren animaliengan duen eraginarekin, eta informazioa dute horri buruz. Zerbait egin nahi dute horri buruz eta gu, helduak, motibatu nahi gaituzte berdina egin dezagun", esan du Dr Barbie Clarke haurren psikologoak. Aldizka parte hartzen du gure Kid’s Advisory Panel (Haurren Aholkularitza Panela) atalean, non herrialde ezberdinetako haurrei beren iritzia galdetzen diegun hainbat gairi buruz.
Misterioak azalaren azpian
Zer dute ozeanoek hain liluragarriak eta erakargarriak izateko mundu osoko haurrentzat, kostaldetik ehunka kilometrora bizi direnentzat ere bai? "Itsaso sakonak eta bertako biztanleak beti izan dira gure kondairen eta istorioen parte", esan du Barbiek. "Mundu oso bat dago azalaren azpian, misteriotsua eta zirraragarria, bizitzari irudikapena dakarkiona".
Ezagutu mundua
Itsaso sakonari buruzko istorioei, jolasei eta filmei esker, eguneroko munduaren ezberdina den mundu batean murgildu daitezke haurrak. "Haurrek 3 eta 6 urte artean dituztenean amets egiten dute gehien, eta apur bat nagusitzen direnean, egitateak ikasi eta ozeanoa nola funtzionatzen duen jakin nahi dute", esan du Barbiek. Gehitu duenez, haurrak ezertan sor eta gor daudenean, jolas bat baino gehiago da. Kezkak ahazten dituzte, mundua esploratzen dute eta mugak hedatzen dituzte, itsasoan zehar ari den bale urdin erraldoi bat bezala.
Kalitatea
Politak eta seguruak dira? Noski baietz
Egon lasai. Umeentzako gure produktu guztiek kalitate- eta segurtasun-estandarrik zorrotzenak betetzen dituzte. Gure jostailuek erresistentzia-froga gogorrak gainditu dituzte, eta 2 urteko edozein umek egin dezakeena baino indar handiagoak aplikatu dizkiegu. Larritzeko arrazoirik izan ez dezazun eta zure seme-alabek atsedenik gabe jolas dezaten.
Funtzionaltasuna
Behin eta berriz besarkatzeko peluxeak
Badakigu gure peluxeek maitasunez betetako urte askoz iraun behar dutela. Horregatik, material bigunak eta begi brodatuak aukeratu ditugu, garbitze-proba zorrotzak egin diezkegu eta produktu kimiko kaltegarririk ez dutela ziurtatu dugu. Erraza izango da berriak balira bezala mantentzea, garbigailuan garbi daitezkeelako.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
"Denok gaude biziz betetako ozeano garbi eta bizien mende. Horregatik, BLÅVINGAD bildumarekin egindako lana oso garrantzitsua izan da guretzat. Animaliak aukeratzean, haien itxurak eta nortasunak aztertzetik hasi ginen. Zirriborroak erabiliz, eredu gisa, peluxe gisa edo kuxinentzako estanpatu gisa zerk funtziona lezakeen erabaki genuen. Espero dugu produktu jolastiek ozeanoaz inguratuta egotearen sentsazioa sortuko dutela eta itsas-hondoko bizi guztiari buruzko jakin-mina piztuko dutela".