Nola lortu
BÄSINGEN seriea, gris ilun koloreko adierazpen garbi eta sinplearekin, etxeko eguneroko zereginak errazteko diseinatuta dago. Eskuoihal-euskarri honek laguntza eskaintzen dizu zerbaiti heldu behar diozunean.
Produktuaren xehetasunak
Erraz eutsi dezakezu laguntza behar duzunean.
Diseinu borobil leunak ertze zorrotzekin talka egitean istripuak saihesteko.
Torlojuak agerian utzi gabe, finkapenak ezkutuan geratzen baitira.
Sarah Fager
Neurketak
- Sakonera: 8 cm
- Luzera: 65 cm
Bezeroen iritziak
Aldaketa izugarria suposa dezakeen euskarri apur bat
Laguntza bainuontzitik irteten zarenerako, bainugelako armairuaren goialdera iritsi nahi duzunerako edo, besterik gabe, goizetan erdi lo zaudenerako. BÄSINGEN produktu-serieak euskarri praktikoa eskaintzen dizu gehien behar duzunean. Bainugelarako pentsatua, baina etxe osoan erabiltzeko ere erabilgarria da.
Etxeko bizitza etengabeko aldaketan dago, eta beharrak azkar alda daitezke. “Agian gimnasioan gehiegi eman duzu eta gihar-mina sentituz esnatu zara. Kasu horietan, baliteke laguntza gehigarria behar izatea eguneroko gauza sinpleenak egiteko. Dutxa bat hartzean, adibidez”, dio Sarah Fager diseinatzaileak.
Helduleku segurua
Desgaitasun fisikoak dituzten pertsonak nola mugitzen diren eta haien beharrak zeintzuk diren aztertuz abiatu zuen Sarah-k proiektua. “Askotan, atsegina da eskuarekin zerbaiti heldu ahal izatea. Horregatik garatu genituen horman muntatutako eskuoihal-barra eta dutxarako apala. Eskailera-tabureteak eta dutxako aulkia, ordea, egonkorrak dira, eta euskarri ona eskaintzen dute, gainera”. Dutxako aulkiak egunerokoari luxu apur bat ere gehitu diezaioke: imajinatu zu eroso eta tinko eserita, ur beroa zure gorputzetik mugitzen den bitartean.
Etxearekin bat egiten duen euskarria
Produktuak leku gutxi hartzeko eta gure eskandinaviar diseinu-tradizioan errotuta dagoen adierazpen minimalista izateko sortu ziren. “Zure estiloa edozein dela ere, konbinatu egiten dute. Ez diraa gorde edo ezkutatu behar duzun zerbait izan behar”. Serieak jende askoren egunerokotasunean aldaketa eragitea espero du Sarah-k. “Nire diseinu-proiekturik desafiatzaileenetako bat izan da hau, niretzat berriak ziren beharrak asetzea zelako helburua. Baina horrek ere nire proiektu argigarrienetako bat bihurtu zuen. BÄSINGEN luzaroan erabilgarria izatea nahiko nuke. Agian, bizitzako zenbait garaitan pixka bat gutxiago erabiliko dituzu produktuak, baina beti daude eskura, laguntza emateko prest”.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
“BÄSINGEN seriea bizitzako etapa guztietako pertsonentzat eta etxean behar aldakorrak dutenentzat dago inspiratuta. Produktu guztiak komuneko eta sukaldeko eguneroko zereginak errazteko diseinatuta daude. Diseinu gris ilun, garbi eta sinplea nabarmentzen da ingurunean laguntza behar denean. Espero dut produktu funtzional eta iraunkor hauek independentzia-sentimendua ekartzea etxean".