Desgaitasun fisikoak dituzten pertsonak nola mugitzen diren eta haien beharrak zeintzuk diren aztertuz abiatu zuen Sarah-k proiektua. “Askotan, atsegina da eskuarekin zerbaiti heldu ahal izatea. Horregatik garatu genituen horman muntatutako eskuoihal-barra eta dutxarako apala. Eskailera-tabureteak eta dutxako aulkia, ordea, egonkorrak dira, eta euskarri ona eskaintzen dute, gainera”. Dutxako aulkiak egunerokoari luxu apur bat ere gehitu diezaioke: imajinatu zu eroso eta tinko eserita, ur beroa zure gorputzetik mugitzen den bitartean.
BÄSINGEN seriea, gris ilun koloreko adierazpen garbi eta sinplearekin, etxeko eguneroko zereginak errazteko diseinatuta dago. Dutxako apal honek laguntza eskaintzen dizu zerbaiti heldu behar diozunean.
Produktuaren xehetasunak
Erraz eutsi dezakezu laguntza behar duzunean.
Diseinu borobil leunak ertze zorrotzekin talka egitean istripuak saihesteko.
Apaleko zuloek urari ihes egiten uzten diote.
Torlojuak agerian utzi gabe, finkapenak ezkutuan geratzen baitira.
Dutxan erabili daiteke.
Sarah Fager
Informazio erabilgarria
Etxean erabiltzeko bakarrik.
Horma mota bakoitzak burdinki mota bat behar du. Erabil itzazu zure hormarako egokienak diren burdinkiak (ez datoz barne).
Ez dakar horman muntatzeko torlojurik.
Instalazioari buruzko zalantzaren bat baduzu, jar zaitez profesional batekin harremanetan. Instalazioa eraikuntza eta iturgintzari buruzko tokiko legeriaren arabera burutu behar da.
IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com
Materialak eta zainketa
Materiala
- Barra/ NOTRANS:
- Altzairua, Hauts-estaldura
- Finkatze-plaka:
- Aluminioa, Anodizatua
Zainketa
Garbitu detergente leun apur batekin hezetutako zapi batekin.
Lehortu zapi garbi batekin.
Muntaketa eta dokumentuak
Aholkuak eta zaintzeko argibideak
BÄSINGEN Dutxarako apala305.959.90Neurketak
- Sakonera: 17 cm
- Altuera: 29 cm
- Zabalera: 16 cm
Bilgarriak
BÄSINGEN
Produktu-zenbakia305.959.90- Zabalera: 20 cm
- Altuera: 4 cm
- Luzera: 23 cm
- Pisua: 0.55 kg
- Paketeak: 1
Bezeroen iritziak

Aldaketa izugarria suposa dezakeen euskarri apur bat
Laguntza bainuontzitik irteten zarenerako, bainugelako armairuaren goialdera iritsi nahi duzunerako edo, besterik gabe, goizetan erdi lo zaudenerako. BÄSINGEN produktu-serieak euskarri praktikoa eskaintzen dizu gehien behar duzunean. Bainugelarako pentsatua, baina etxe osoan erabiltzeko ere erabilgarria da.
Etxeko bizitza etengabeko aldaketan dago, eta beharrak azkar alda daitezke. “Agian gimnasioan gehiegi eman duzu eta gihar-mina sentituz esnatu zara. Kasu horietan, baliteke laguntza gehigarria behar izatea eguneroko gauza sinpleenak egiteko. Dutxa bat hartzean, adibidez”, dio Sarah Fager diseinatzaileak.
Helduleku segurua
Etxearekin bat egiten duen euskarria
Produktuak leku gutxi hartzeko eta gure eskandinaviar diseinu-tradizioan errotuta dagoen adierazpen minimalista izateko sortu ziren. “Zure estiloa edozein dela ere, konbinatu egiten dute. Ez diraa gorde edo ezkutatu behar duzun zerbait izan behar”. Serieak jende askoren egunerokotasunean aldaketa eragitea espero du Sarah-k. “Nire diseinu-proiekturik desafiatzaileenetako bat izan da hau, niretzat berriak ziren beharrak asetzea zelako helburua. Baina horrek ere nire proiektu argigarrienetako bat bihurtu zuen. BÄSINGEN luzaroan erabilgarria izatea nahiko nuke. Agian, bizitzako zenbait garaitan pixka bat gutxiago erabiliko dituzu produktuak, baina beti daude eskura, laguntza emateko prest”.
Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
“BÄSINGEN seriea bizitzako etapa guztietako pertsonentzat eta etxean behar aldakorrak dutenentzat dago inspiratuta. Produktu guztiak komuneko eta sukaldeko eguneroko zereginak errazteko diseinatuta daude. Diseinu gris ilun, garbi eta sinplea nabarmentzen da ingurunean laguntza behar denean. Espero dut produktu funtzional eta iraunkor hauek independentzia-sentimendua ekartzea etxean".




