10 urteko bermea
- Estaldura garbigarria
Besaulki hau atsegina da begiekin eta gorputzarekin. Diseinua erakargarria da, eserleku sakonak eta bizkarralde eta beso-euskarri garaiek besarkatuko zaituzte, eta erraz-erraza da zorroa kendu eta garbitzea.
Produktuaren xehetasunak
Eserleku sakonak eta bizkarralde eta beso-euskarri garaiek besarkatzen zaituztela sentituko duzu, eroso eta erlaxatuta egoteko esertzen zarenean. Bikaina da irakurtzeko, telebista ikusteko edo berriketan egoteko.
1,5 eserlekuko besaulki honetan, zeuretzako denboraz gozatuko duzu, baina birentzako lekua ere badago oherako ipuinak kontatzeko ordua denean edo norbaitekin goxo-goxo egon nahi duzunean.
Besaulki azpian, leku handia dago gauzak gordetzeko; gehitu biltegiratze-kutxa batzuk eta antolatu gauzak.
Zorroa garbi edukitzea erraza da, kendu eta garbigailuan sartu baitaiteke.
10 urteko bermea du. Berme-liburuxkan dituzu baldintzak.
Neurketak
- Eserlekuaren sakonera: 60 cm
- Eserlekuaren zabalera: 90 cm
- Eserlekuaren altuera: 43 cm
- Altuera: altzari azpiko lekua: 17 cm
- Sakonera: 94 cm
- Zabalera: 115 cm
- Altuera: 85 cm
Bezeroen iritziak
Honentzako osagarriak: BACKSÄLEN
Arakatu eskura dituzun aukerak
Probatu birtualki altzariak eta dekorazioa erosi aurretik zure etxerako konbinazio perfektua aurkitzeko.

Produktuaren atzeko ideia
Produktuaren atzeko ideia
“BACKSÄLEN sortzerakoan, nire asmoa hankak bildu eta eroso baino erosoago egotera gonbidatuko zaituen sofa bat diseinatzea izan zen. Tapizeriaren doitze zabalak bizitza propioa ematen dio sofari, hodei harro baten antzera. Handia eta atsegina izateko, sofak eserleku sakona eta beso-euskarriak ditu, besarkada baten gisa irekitzen direnak zuretzat. Espero dut jendeak gustuko dituen kuxin eta tapakiekin pertsonalizatzea, euren etxera eta dekoraziora egokitu dadin!".