Saltatu

ÄLGANÄS Esekitokia + oinetako-altzaria, beltza, 46x39x166 cm

29,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Irribarre egitea eragingo dizun biltegiratze burutsua! Hormara ainguratzen den eta oinetakoetarako biltegia duen arropa-esekitoki bikain honek denerako du tokia: jakak, giltzak, kirol-zapatilak eta abar; guztia sarrerako toki txiki-txikian.

Produktu-zenbakia105.858.88

Produktuaren xehetasunak

ÄLGANÄS serieak diseinu fin eta arina du, forma ausart eta jostagarriekin, eta funtzio burutsu eta sinpleekin.

Toki gehiago zure gauzetarako. Gozatu toki txikietarako biltegiratze-aukera ugariekin; korridorerik estuenetan ere tokia izango duzu.

Diseinu burutsuari esker, hormako ainguratzea arropa-esekitokiaren barruan eta oinetakoen apalaren azpian gordetzen da eta, hala, look minimalista sinplea sortzen da.

Arropa-esekitokiaz gain, bi kako malgu ditu lokarriekin batera, nahi duzun tokian jarri eta behar adina mugitzeko.

Biltegiratze-erretilu txikiari esker, erraza da zure giltzak non dauden jakitea eta presaka atetik ateratzean haiek hartzea.

Hauts-estalduradun metalez eginda dago; garbitzeko erraza den material iraunkorra da, kanpoko oinetakoak gordetzeko egokia.

Hauts-estaldura beltzak distira leuna du lerro ausart eta dibertigarriak nabarmentzeko.

Lekuz aldatzeko eta edozein tokitan jartzeko erraza: korridorean, eskura duzun armairuan edo janzteko zaila den txokoan, esaterako, ate irekiaren eta hormaren artean.

Beheko apalean bi oinetako pare, kasko bat edo gimnasioko poltsa sartzen da.

Diseinatzailea

Henrik Preutz

Produktu-zenbakia105.858.88

Informazio erabilgarria

Neguko arropa duten 5 esekigailu inguru eta 2 oinetako-pare sartzen dira apaletan.

BAGGMUCK oinetakoetarako alfonbrarekin (46x35 cm) osatu daiteke apalaren azpian.

Horman finkatu behar da. Finkatze-mota horma motaren araberakoa da. Erabil itzazu zure hormarako egokienak diren burdinkiak (ez datoz barne).

2 kako mugikor, uhalak barne. Gehienezko pisua kako bakoitzeko: 4 kg.

Hezetasun handiko eremuetan erabil daiteke, hala nola bainugela eta balkoietan, baina ez da zuzenean uretan jarri behar, adibidez, dutxan edo euripean.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Egitura/ Arroparako barra/ NOTRANS/ Kakoa:
Altzairua, Hauts-estaldura
Erretilua:
altzairu galbanizatua, Hauts-estaldura

Zainketa

Garbitu detergente leun apur batekin hezetutako zapi batekin.

Lehortu zapi garbi batekin.

Neurketak

  • Sakonera: 39 cm
  • Altuera: 166 cm
  • Zabalera: 46 cm

Bilgarriak

ÄLGANÄS

Produktu-zenbakia105.858.88
  • Zabalera: 37 cm
  • Altuera: 5 cm
  • Luzera: 90 cm
  • Pisua: 3.33 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.7Batez besteko balorazioa
25Iritziak

Funtzionaltasuna

Antolamendua irribarre batekin

Jendez gainezka eta trastez josita: jaka eta berokiak, kaskoak, eskularruak, giltzak… Ezaguna zaizu korridore hau, ezta? Antolaketa apur batek asko lagundu dezake une labur baina estresagarri horiek errazten eta baretzen. ÄLGANÄS seriea funtzio erraz eta adimendunekin, metal iraunkorrarekin, diseinu txukun zein arinarekin horixe lortzeko gure modua da, irribarre bat ateraz, gainera.

Produktuaren atzeko ideia

Produktuaren atzeko ideia

"ÄLGANÄS seriea garatu nuenean, korridorean dena antolatzen lagunduko zuten soluzio adimentsuak aurkitzea zen helburu nagusia, sarritan toki txiki eta estua izaten baita, gaizki antolatua, gainera. Halaber, diseinua IKEA-rekin bat etor zedin nahi nuen, marra sinple baina jolastiekin, eta prezio onean. Emaitza altzari arin eta moldagarriak dira, eguneroko biltegiratze-beharrei erantzuten dietenak. Bihotzez gazte diren guztientzako egokiak".

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.