Saltatu

AFTONSPARV Mahai-lanpara, suziria/koloreaniztuna

24,99€

Nola lortu

Zerbitzu eskuragarriak

Zeure suziri propioa. A zer ametsa astronauta txikientzat eta espazio-zaleentzat! 7 koloretan egin dezake distira. Zure haurrek euren gogokoena aukeratu ahal izango dute edo LED mahaiko lanparari utzi automatikoki aldatzen.

Produktu-zenbakia005.552.26

Produktuaren xehetasunak

Haurrak kolore bat aukera dezake edo argiari automatikoki aldatzen utz diezaioke 7 kolore desberdinen artean.

Haurraren gela unibertso zoragarri propio bihurtu nahi baduzu, lanpara hau AFTONSPARV bildumako ehunekin eta peluxeekin konbina dezakezu.

Haurrekin elkarlanean sortuak saio dibertigarrietan zehar, beren pentsamenduak eta ideiak adieraz dezaten. Haien iritziek eragina dute gure erabakietan eta gure produktuak hobetzen dituzte. Azken finean, adituak dira.

AFTONSPARV bildumaren espazioan inspiratutako jostailu, ehun eta lanparekin, jakin-mina piztu eta haurrak inspiratu nahi ditugu.

Diseinatzailea

Marta Krupińska

Produktu-zenbakia005.552.26

Informazio erabilgarria

LED argiztapen integratua.

Argi-iturriak 25 000 ordu inguruko bizitza baliagarria du. Hau da, lanpara egunean 3 orduz pizten bada, 20 urte iraungo ditu.

Hondakin berezi gisa tratatu beharko da. Jarri harremanetan tokiko agintariekin informazio gehiago lortzeko.

Kablea eta korronte-egokigailua barne.

IKEA of Sweden AB SE-343 81 Älmhult, IKEA.com

Materialak eta zainketa

Materiala

Tapoia/ Pantaila/ Oinarria/ Botoiak/ Hanka:
Plastiko polipropilenikoa
Eskuaira/ Muntatze-euskarria:
ABS plastikoa
Lente optikoa:
Plastiko akrilikoa

Zainketa

Zapi lehor batekin garbitu.

Segurtasuna eta betetzea

Kableek asfixiatzeko arriskua dakarte. Inoiz ez jarri kableak dakartzan produkturik umeen helmenean, sehaskan nahiz jolastokian.Argiztatze-produktu hau tentsio baxukoa da, ez du ertz zorrotzik, zati txikirik, gainazal berorik, irekidurarik ezta kakorik ere.Produktu honek CE ziurtagiria dauka.

Muntaketa eta dokumentuak

Aholkuak eta zaintzeko argibideak

AFTONSPARV Mahai-lanpara005.552.26

Informazio teknikoa

AFTONSPARV

Mahai-lanpara, suziria/koloreaniztuna

Produktu-zenbakia005.552.26
Transformadorea barneBai
Transformadorearen modeloaren identifikadoreaICPSW24-3-3
Transformadorearen geh. irteerako potentzia3 W
Transformadorearen neurriak55 x 44 x 25 mm
Transformadorearen pisua41 g
Transformadorearen argi-iturrien motaLED
Transformadorearen eraginkortasuna karga osoarekin81 %
Transformadorearen kontsumoa kargarik gabe (Pno)0.05 W
Transformadorearen itxarote-moduan egon bitarteko sareko kontsumoa (Pnet)N/A
Transformadorearen itxarote-moduan egon bitarteko kontsumoa (Psb)N/A
Transformadorea aproposa erregulagailu gisa argi-iturrietanEz

Neurketak

  • Oinarriaren diametroa: 15.1 cm
  • Kablearen luzera: 2.0 m
  • Altuera: 30.7 cm
  • efektua: 2.3 W
  • Bizitza-denboraren balioespena: 25000 hr

Bilgarriak

AFTONSPARV

Produktu-zenbakia005.552.26
  • Zabalera: 11 cm
  • Altuera: 11 cm
  • Luzera: 30 cm
  • Pisua: 0.55 kg
  • Paketeak: 1

Bezeroen iritziak

4.3Batez besteko balorazioa
151Iritziak

Espazioa infinitua da; baita zure irudimena ere

AFTONSPARV bildumarekin, historiako jolastokirik handienera gonbidatzen ditugu haurrak. Espazioa. Mundu zirraragarri, mistiko zein inspiratzailea, sormenerako espazio handia duena.

Segur aski umetan ere egingo zenuen: zeru amaigabera begira jarri eta izar zein planeta guztien artean dagoenarekini amets egin. Agian, haurrek beti egin izan duten zerbait da, AFTONSPARV-ean lanean hasi aurretik gure tailerretako batean parte hartu zuten 3 eta 7 urte bitarteko haurrek bezala. Marta Krupińska diseinatzaileak dioenez, “harritu egin gintuen haurrek gure eguzki-sistemari eta espazioari buruz zenbat zekiten ikusteak”. “Baina zientziak espazioan dagoen guztia aurkitu ez duenez, fantasiarako eta ametsetarako ere leku asko dago”.

Irudimenarekin funtzionatzen duen suziri espaziala

Haurren ideia eta pentsamendu interesgarriak bihurtu ziren Martaren abiapuntu AFTONSPARV diseinatzerakoan. Eguneroko bizitzan irudimena piztu eta jolasa sustatu dezakeen bilduma konbinatua, espazioko lagun goxoekin, ehunekin eta lanparekin, baita kartoiz egindako suziri batekin ere. “Hainbat haurrentzako egokia izateko bezain handia da, eta onena: irudimena besterik ez dute behar leku zirraragarri berrietara bidaiatzeko”. Planeta batzuetan estralurtarrak bizi daitezke, haur batzuen iritziz. “Iritzi pila bat zituzten estralurtarrei eta haien itxurari buruz. Gehienetan, atseginak ziren, eta halaxe dira gure estralurtarrak ere”.

Lo hartu planeta distiratsuen artean

Suziri espaziala Lurrean bueltan dagoenean eta eguneko jolasteko denbora amaitzean, lasaitzeko eta ohera joateko ordua da. Abenturek ohera joateko ipuinean eta ametsetan jarrai dezakete. Izan ere, argia itzaltzen denean, AFTONSPARV gortinaren planeta-ereduak distira egiten du. Zer izan da hori? Agian, lagun estralurtar berdeez betetako espazio-ontzi bat. Edo izar uxo bat, desio bat eskatu ahal izateko…

Informazio gehiago

Form design process

Haurrekin lankidetzan sortua

Haurrak munduko pertsonarik garrantzitsuenak dira, eta jakin nahi dugu zer behar dituzten, haientzako produktuak sortzen baititugu! Horregatik, gure produktuen garapenean parte hartzen duten sormen- eta jolas-saioetara gonbidatzen ditugu. Hemen askatasunez adieraz daitezke eta haientzat garrantzitsua dena marraztu, erakutsi edo kontatu. Haien iritziak garrantzitsuak dira eta gure produktuak hobeak izatea egiten dute. Azken finean, aditu paregabeak dira!

Produktuaren atzeko ideia

Produktuaren atzeko ideia

"Haurrentzat diseinatzen dudanean, nire barruko umeari aurrea hartzea uzten diot. Beraz, alegiazko espazio-suziri batera igo nintzen nire diseinu-taldearekin eta abenturara joan ginen hegan. Bidaia baino lehen, izarretan aurkituko genuen guztia kontatu ziguten haur sutsuak ezagutu genituen, eta estralurtarrak izaki atseginak direla ziurtatu ziguten. Espero dut Lurrera ekarri genituen aurkikuntzak haurren irudimen mugagabearen eta espazioaren ezagutza zabalaren eskutik joatea".

Ideia eta inspirazio gehiago

Inspirazio hau guztia zuretzat eta zuretzat bakarrik da.